Cab conocenos

Nor gara

NOR GARA

 

Quienes somos eu

Nor gara

Arabako Gazteriaren Foru Erakundea (GFE) Arabako Foru Aldundiaren erakunde autonomo bat da, Kultura eta Kirolaren Sailari atxikia.

GFEak jardun lerroak definitzen ditu, era autonomoan garatu eta kudeatu ahal izateko Arabako gazteei zuzendutako jarduerak.

Hala, era askotako jardueren bitartez bideratzen du bere lana: elkartegintza eta gazteen boluntariotza sustatzea, aisialdiko hezkuntza programei dirulaguntzak ematea, toki erakundeei laguntzak ematea herrietan gazteentzako jarduerak egin ditzaten eta gazteentzako instalazioak bultzatzea.
Erakundeak berak ere antolatzen ditu aisialdiko programak, batez ere udan, haur eta gazteentzat. Ikasturtean zehar eskola umeentzako propio antolatutako programak gauzatzen dira..

Que hacemos eu

Zer egiten dugun

GFEk jarduera-ildoak zehazten ditu Arabako gazteei zuzendutako jardueren garapen eta kudeaketa autonomorako. Hala, hainbat jardueraren bidez bideratzen du bere lana: gazteen elkartegintza eta boluntariotza sustatzea, aisialdiko hezkuntza-programak diruz laguntzea, herrietan gazte-jarduerak egiteko tokiko erakundeei laguntzak ematea eta gazte-instalazioak bultzatzea. Elkarteak berak ere aisialdiko programak antolatzen ditu, batez ere udan, haur eta gazteentzat. Ikasturtean zehar, ikasleentzat berariaz antolatutako programak gauzatzen dira.

Kexak eta iradokizunak

Kexak eta iradokizunak

Gazteriaren Foru Erakundeak eskainitako kudeaketarekin, edukiekin edo zerbitzuekin lotutako kexa edo iradokizun bat egin nahi baduzu, atal honen bidez egin dezakezu.

Kexak eta iradokizunak

Kexak eta iradokizunak

Zerbitzuen Kartak

Zerbitzuen Kartak

Zerbitzuen karten bidez, administrazioko organo, organismo eta erakundeek herritarrei eta erabiltzaileei jakinarazten diete zer zerbitzu eman behar dizkieten, zer eskubide dituzten zerbitzu horiei dagokienez, eta zer kalitate-konpromiso dituzten.


Horregatik, aterpetxeen eta Gazteriaren Foru Erakundearen zerbitzuen karta hauek aurkezten ditugu, gure gain hartzen ditugun konpromiso zehatz eta neurgarriak deskribatzen dituztenak, gure jarduna gardentasun-esparru batean gara dadin.

Memoria anual eu

Urteko Memoria

Gazteriaren Foru Erakundeak urte guztian egiten dituen jardueren bilduma.

Jarduera hauek lau programatan biltzen dira:

  • Gizarte artikulazioa
  • Prestakuntza eta zabalkundea
  • Egoitzak
  • Zerbitzu zentralak

Bertan hainbat datu aurkituko duzu gai hauen inguruan: gazte jardueretarako dirulaguntzak, aisialdi eta prestakuntza programen antolaketa, Arabako kultura eta ondarearen zabalkundea, boluntariotzaren sustapena eta gure aterpetxeak.

Eduki horiek laburbiltzen dute Gazteriaren Foru Erakundeak esleituta daukan jarduna, Arabako Foru Aldundiaren gazte gaietarako zeregina gauzatzeko organo gisa.

Donde estamos eu

Non gaude

Bulego nagusia

Joaquín José Landázuri, 3

01008- Gasteiz

Teléfonoa: 945 18 19 88

e-postaifj@araba.eus

Jendaurreko ordutegia: 8:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera

 

Barriako gazte aterpetxea

Teléfonoa: 945 317132

e-postabarria@araba.eus  

 

Espejoko gazte aterpetxea

Teléfonoa: 945351150 

e-posta:  espejo@araba.eus 

 

Zuhatzako gazte aterpetxea

Teléfonoa: 945299914

e-posta zuhatza@araba.eus