Breadcrumb

CAB prestamo

Materialen mailegua

prestamo de material eu

Materialaren mailegua

Kanpatzeko materiala Arabako Lurralde Historikoko gazte elkarteen eskura ipintzen da.

Material hori erabiltzeko aldia uda aldea izango da (maiatzetik irailera bitartean).

Material horren erabilera egokia ziurtatzeko, elkartea eta eskaeraren xedea den jarduera adierazi behar dira, eta dagoen materiala ongi erabiliko dela bermatzen duen fidantza bat jarri.

prestamo de cocinas de butano

Butano sukaldeak

Butano sukaldeak, 2 eta 3 sukoak

Altzairu herdoilgaitzen gainean

Pisuak: 45 eta 55 kg, hurrenez hurren.

Butano botilak ez daude sartuta

Préstamo frigorifico

Gasezko hozkailu eramangarria

Funtzionamendua: butanoa, korronte alternoa eta korronte zuzena

Pisua: 16 kg

Neurriak: 50x50x50 cm

Edukiera: 41l

Hotza: -20º


prestamo hornillos

Lurrean jartzeko suarka

Koroa bateko suarka

  • ltzairu herdolgaitzez eraikia
  • Segurtasun balbula termoparrarekikoa
  • Erregailua, unitate1, 230 mm-koa
  • Neurriak: 425:425:520 mm
  • Potentzia: 5500 kcal/h

  

Bi koroako suarka

  • Altzairu herdolgaitzez eraikia
  • Segurtasun balbula termoparrarekikoa
  • Erregailua, unitate 1, 260 mm-koa
  • Erregailua, unitate 1, 150 mm-koa
  • Neurriak 600:600:520 mm
  • Potentzia 10000 kcal/h

prestamo grupo electrógeno

Multzo elektrogenoa

Elektrogeneradore eramangarriak

4 gurpil ditu garraiatzeko

Autonomia: 4 ordu

Potentzia: 2.000 W

préstamo tienda almacén

Biltegi dendak

Biltegi eta jantokirako dendak

Neurriak: 6x3 m, 2,50 metroko aterpearekin

3 metro luzeko piezak (16 barra)

Kabilak, sokak

2 eltxo sare

Olana urdina, zorurik gabe

Denda irekiak (elkarri atxikitzeko aukera), itxiak (ateak alboetan)


préstamo tiendas canadienses

Dendak kanadarrak

5 eta 6 lekukoak

Kotoizkoak

PVCzko zorua

Pisua: 18 kg

Neurriak: 270x240x190 cm.

 

prestamo tiendas igloo

Igloo dendak

4 eta 6 lekukoak

Pisua, gutxi gorabehera: 8 eta 12 kg

Materialak: nylona eta beira zuntza

 


prestamo tunel pequeño

Tunel txikia

Biltegi denda

Neurriak: 3x4 m

Erradioa: 1,5 m

4 arku, arku arteko bereizleekin

6+6 kabila

2 ate

Eltxo sareak alboetan

Olana urdina

Lotu gabeko zoru horia, 6 kabila txikirekin

 

prestamo tunel grande

Tunel handia

Biltegi edo lo egiteko denda

Neurriak: 6x 5,40 m

Erradioa: 3 m

Piezak: 2,70 eta 3 metroak.

3 arku

3 pieza arku bakoitzeko (3 m), arku arteko bereizleekin.

4, 2,65 metrokoak, eta, 3, 2,70 metrokoak.

6 kabila

Sarrerako atea, 3 metrokoa

Eltxo sarea sakonean

Olana urdina, zorurik gabe


Fianza préstamo de material EUS

Fidantza

 

Materiala Ezaugarriak Fidantza 
Kanadar denda 5-6 plaza 70 €
Kanadar denda 8 plaza 70 €
Igloo denda 4-5 plazas 70 €
Tunel denda 5x3 m 100 €
Biltoki denda 6x3 m + 6x2 m 100 €
Tunel biltoki denda 6x6 130 €
Gas hozkailu eramankorra   100 €
Ekipo elektrogenoa 2.000-1.600W 130 €
Gas sukaldea 2-3 sutoki 130 €
Lurrean jartzeko suarka sutoki bakarra 100 €

 

Normativa préstamo de material EUS

Araudia

Xedea

Gazteriaren Foru Erakundearen kanpaldi materiala aldi baterako lagatzeko baldintzak arautzen ditu arau honek.

Erabiltzaileak

Lurraldeko gazteentzako udako jarduerak antolatzen dituzten Arabako Lurralde Historikoko elkarteek jaso ahalko dute material hori, lehentasun hauen arabera:

a) Gazte edo Aisialdiko elkarteak, sortu berriak.

b) Gazte edo Aisialdiko elkarteak, euren materiala ustekabean (su, uholde, lapurreta…) galdu dutenak.

c) Gazte edo Aisialdiko elkarteak.

d) Gazteei zerbitzuak ematen dizkieten erakundeak.

Prozedura

Mailegua egin ahal izateko, eskabidea bete eta jardueraren jakinarazpena aurkeztu beharko da, kanpaldia bada. Beste jarduera batzuetarako, egitaraua aurkeztuko da. Eskaerak aztertu ondoren, GFEk eskaera ebatzi eta, aldekoa izanez gero, taldearekin jarriko da harremanetan materiala lagatzeko inprimakia bete dadin. Fidantzaren ordainagiria aurkeztu ondoren emango da egiaztatutako materiala.

Baldintza orokorrak

  1. GFErengandik jasotako materiala taldeak eskatutako xederako erabiliko da eta kasuan-kasuan finkatzen diren baldintzetan.
  2. Materiala galdu, lapurtu edo beste edozein kalte gertatuz gero, berehala jakinaraziko zaio GFEri, salaketa agiria eta txostena aurkeztuta, lapurreta izan bada.
  3. Materiala arrazio justifikaturik gabe berandu itzultzeak fidantzaren zenbateko osoa edo zati bat galtzea ekarriko du.
  4. Dena delakoagatik, materiala anomaliaren batekin itzultzen bada, idatziz jakinaraziko zaio biltegiko pertsonari. Fidantzak lagatako materialean egindako edozein kalteri erantzuteko balioko du.
  5. Materiala garbi itzuliko da, bestela, fidantzatik hura garbitzeko beharrezkoa den dirua kenduko da.
  6. Fidantza edo gainerako zatia (konponketak-garbiketa), gehienez ere bi hilabeteko epearen barruan itzuliko da, taldeak konpromiso guztiak betetzen dituenetik kontatzen hasita.
  7. Materiala gaizki erabiltzen bada baina kalterik eragiten ez bazaio, hurrengo urtean materiala mailegatu ala ez aztertuko du GFEk.
  8. Kalteen zenbatekoak gordailututako fidantzarena gainditzen badu, GFEk aldea itzultzeko espedientea hasiko du. Espediente hori ebazten ez den bitartean, eragindako erakundeak ez du eskubiderik izango berriro mailegatzeko.