Breadcrumb

Formacion HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA JARDUEREN BEGIRALEA

Formacion

HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA JARDUEREN BEGIRALEA

Prestakuntzarako helburuak

 

a) Begiralearen eredua osatzea honako jarrera hauek kontuan izanik: heziketarekin berarekin koherentzia izatea, zerbitzua, prest egotea, ingurua ondo ezagutzea eta inguruarekin harreman zuzena izatea, tolerantzia, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta euskararen normalkun­tza bultzatzea, eta talde-lana.

b) Aisialdian heziketa bideratzeko planeamendua, metodologia eta pedagogia ezagutu eta bereganatzea.

c) Haur eta gazte mugimendu, talde zein elkarte baten jarduerak suspertzeko beharrezkoak diren jakintza-arloak eta baliabide tekniko zein didaktikoak ematea.

 

Prestakuntza-moduluak

Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza jardueretarako begiralearen profilari lotutako prestakun­tza modu dinamikoan eta ikasleek hezkuntza-prozesuan eraginkortasunez parte hartuta emango da, eta ondorengo moduluak barne hartuko ditu, ezartzen den ordutegi-esleipenaren arabera, genero-ikuspegia txertatzea eta hizkuntza normalkuntzaren gaia aintzat harturik:

a) Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-jarduerak (60 ordu).

b) Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).

c) Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).

d) Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (160 ordu).

 

Baldintzak

Interesdunek honako adin-baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Prestakuntza teorikoaren etapari dagozkion moduluetan sartzeko, interesdunek 16 urte beteta izan beharko dituzte, edo modulua hasten den urtearen barruan betetzekoak izan.

b) Prestakuntza praktikoaren etapari dagokion moduluan sartzeko, interesdunek 18 urte betet izan beharko dituzte, edo modulua hasten den urtearen barruan betetzekoak izan.

Nolanahi ere, haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jardueretako begirale-diploma ofiziala
emango zaie prestakuntza-ikastaroari dagozkion modulu guztiak gainditzen dituzten pertsonei, baldin eta gutxienez 18 urte badituzte.

 

Titulu baliokideak

Natura-inguruneko eta aisialdiko gidaritzako teknikariaren titulua, haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak dinamizatzeko lanez kanpoko praktika profesionalak gutxienez 160 orduz egin izanaren ziurtagiriarekin.