Datuen babesa
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, zure datu pertsonalen tratamenduei buruzko gai hauen berri ematen dizugu:
Tratamenduaren arduraduna: Gazteriaren Foru Erakundea (IFZ: P5100001F; helbidea: Joaquín José Landázuri kalea 3, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba).
Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: Joaquín José Landázuri kalea 3, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba); helbide elektronikoa: dpo.ifj@araba.eus.
Tratamenduaren helburua: jakinarazten dizut ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta administrazio-prozeduran biltzen direnak laguntza edo dirulaguntza kudeatzeko eta izapidetzeko erabiliko direla, esleituta ditugun eskumenen esparruan.
Eskatutako datu pertsonalak: eskatzen ditugun datu pertsonalak laguntza edo dirulaguntza kudeatzeko eta izapidetzeko beharrezkoak direnak dira, eta nahitaez eman behar dira; hala egin ezean, ezin izango da onartu.
Tratamenduaren legitimazioa: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendua beharrezkoa dela interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 e) artikuluaren arabera, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera esleitutako eskumenei dagokienez.
Datuen hartzaileak: jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak ez zaizkiela hirugarrenei jakinaraziko, non eta ez den beharrezkoa eskatzen duzun laguntza edo dirulaguntza kudeatzeko eta izapidetzeko edo legezko betebeharrak betetzeko. Hori izango da, adibidez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari datuak jakinarazteko kasua, Euskal Sektore Publikoaren finantza- eta kontabilitate-jarduerak fiskalizatzen dituen organoa den aldetik.
Era berean, jakinarazten dizugu gai batzuetarako tratamenduaren eragile gisa jarduten duten hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugula, eta horiekin sinatu dugula datuak tratatzeko kontratua, DBEOren 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Datuen nazioarteko transferentziak: jakinarazten dizugu ez dugula egiten zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik.
Datuak gordetzeko epea: jasotako datu pertsonalak laguntza edo dirulaguntza indarrean dagoen bitartean eta izapidetzen den bitartean gordeko dira, eta, ondoren, legezko betebeharrak betetzeko behar diren epeetan.
Datuak babesteko eskubideak: zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen aurka egiteko edo datuen eramangarritasuna eskatzeko, idatzizko eskaera bat bidali behar duzu Gazteriaren Foru Erakundera (Joaquín José Landázuri kalea 3, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba), edo, bestela, posta elektroniko bat bidali helbide honetara: dpo.ifj@araba.eus. Zure nortasuna egiaztatzeko beharrezkoa izanez gero, baliteke zure NANaren kopia bat eskatzea.
Erreklamazioa kontrol-agintaritzaren aurrean: erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71-3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba), edo haren web orrian: www.avpd.euskadi.eus.