Eduki publikatzailea

Espejo

Espejo

Instalazioa eta ingurua

Egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.

Eskualdeko eskola zaharreko lur zabaletan dago, Omecillo Ibaiaren ondoan (igerileku-parkea), Gasteitik 35 Km-ra. Gaubeako Udalerena da .Domo geodesikoa eta Kirol eremu zabalak ditu.

 

Parte-hartzailearen adina eta profila

2008-2009an jaiotakoak

 

Ezaugarriak

Aterpetxea honela dago bananduta: hiru modulu, 6 lagunentzako logelak komunarekin, bideo eta TB gelak, sukaldea, eta kirol eta joko eremu zabala.

Aterpetxea lurraren mailan dago eraikita eta 2012an amaitu zen.

Otorduak aterpetxean bertan prestatuak

 

Ekintzaren deskribapena

  • Ingurumen-arloko jarduerak
  • Aisialdiko jarduerak eta jolasak
  • Kirol eta kultura jarduerak naturan
  • Txangoak eta mendi ibilaldiak
  • Ibai igerilekua eta frontoi estalia
  • Gau jaiak eta jokoak

 

EKIPAMENDU PERTSONALA

  • Praka luzeak eta motzak
  • Jertsea eta zira
  • Euritako eta kiroletako oinetakoak
  • Uretako gomazko sandaliak
  • Kamisetak eta kirol jantziak
  • Bainujantziak, eskuoihalak eta bainuko txanoa
  • Pijama
  • Barruko arropa
  • Eguzkitako krema
  • Garbitasun pertsonalerako produktuak
  • Lo zakua
  • Motxila txikia (txangoak)
  • Kantinplora eta linterna

 

HELBIDEA

  Saturnina Salazar, 24. 01423 Espejo

Beste instalazio batzuk

espejo

Espejo ingelesa

Ikusi gehiago
zuhatza

Zuhatza

Ikusi gehiago
espejo

Euskalaka

Ikusi gehiago