Informazioa
Udalekuak información general eu
Informazio Orokorra
Programa honek hiru hizkuntza ereduren artean hautatzen uzten du:
-
Euskara: Parte hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
-
Elebiduna: parte hartzen duten pertsonak euskaraz zein gaztelaniaz komunikatu ahal izango dira.
-
Ingelesa: ingelesa izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia, batez ere, monitoreena.
Hizkuntza eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen da, gaizki egindako hautaketa batek aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezakeelako.
Guraso edo tutoreek, beren eta seme-alaben datuez gainera, monitore taldeak bere hezkuntza lanak betetzeko eta parte-hartzaileek udalekuan esperientzia ona izan dezaten jakin behar duen beste edozein informazio ere aurkeztu beharko dute.
Udalekuak programaren plaza kopuruaren % 5 ezinduentzat edo hezkuntza beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat dago gordeta. Horien berri epe barruan eman behar da, izena emateko orriaren bidez. Gazteren bati teknikoki baloratzen bazaio hezkuntza beharrizan berezi bat duela eta izena emateko orria erabiliz GFEri jakinarazi ezean, ondoren egiten den esleipenetik kanpo geratu ahal izango da.
Arau orokorrak
Udalekuak elkarrekin bizitzeko tokiak dira. Elkarbizitza edo lankidetzako arauak behin eta berriz ez betetzea, etxera bidaltzeko arrazoia izango da. Itzulera arduradunen kontura
izango da.
Parte hartzaileek izen ematean osatzen dituzten taldeak errespetatzen ahaleginduko gara beti. 7-11 urteko parte-hartzaileak sexu bereizketarik egin gabe banatuko dira logeletan. Aldiz, 12 eta 13 urteko parte-hartzaileak sexuaren arabera bereizita banatuko dira logeletan, baldin eta instalazioak horretarako aukera ematen badu.
Udalekuaren dinamika ez eteteko ez da bisitarik onartuko. Nolanahi ere, beharrezkoak diren bitartekoak jarriko dira umeak, horrela nahi badute, beraien guraso edo tutoreekin komunikatu ahal izateko, instalazio bakoitzak dituen baliabideen arabera.
Kuota ez da itzuliko justifikatutako arrazoiren batengatik izan ezik, eta ez da inoiz itzuliko jarduera hasitakoan. Eskolako emaitza txarrak ez dira itzultzeko arrazoitzat hartuko.
Gomendioak
Balio handiko objektuak eta dirua ez eramatea gomendatzen dugu. Erakundeak ez du bere gain hartzen objektu horien gaineko erantzukizunik.
Arropa markatuta eramatea gomendatzen da.
Gazteriaren Foru Erakundeak beretzat gordetzen du programa honen alderdi batzuk aldatzeko ahalmena, eta horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jartzeko ahalmena.