Albergues ESPEJO eu
Eduki publikatzailea
Espejoko gazte aterpetxea
Espejoko aterpetxea eskola zaharreko lurretan dago kokatuta eta eraikin moderno egin berria da, erosotasun eta zerbitzu guztiak dituena edonolako familia eta taldeak hartzeko.
Aterpetxe hau Omecillo ibaiko parke-piszinaren ondoan dago, eta azpimarratzekoa da kanpoan duen espazioa eta ingurua, saskibaloi, minibasket eta futbito zelaiekin, ping-pongeko mahaiekin, bizikleten mailegua… Espejok pilotaleku estalia dauka.
Guztira, 70 plaza dauzka, honela banatuta: 6 pertsonarentzako 8 logela, 8 lagunentzako 2 logela, eta 5 eta 3 pertsonarentzako bi logela bainugela egokituarekin. Logelek bainugela daukate.Aterpetxeak 5 gela ditu WIFI, TB eta DVDrekin.
Ezagutu Espejoko aterpetxea
BARRUALDEA
KANPOKO ALDEA
HARREMANETARAKO DATUAK
Helbidea
Saturnina Salazar, 24. 01423 Espejo
Telefonoa
945351150 - Faxa: 945351150
Posta elektronikoa
Leku interesgarriak eta ingurunea
- Gesaltza Añanako Gatz Harana
- Valderejoko parke naturala (Lalastran kokaturiko Parketxea)
- GR 1 (estatua ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen mendiko ibilbide luzea)
- SAngostoko santutegia, Tuestako eliza eta Varonatarren dorretxea
- Sobrongo abentura zelaia
- Mendi, zikloturismo eta BTT ibilaldiak
- Zaldiak Villamadernen