Barria
Albergues BARRIA eu
Barriako gazte aterpetxea
Barriako aterpetxea monasterio zistertarra izan zen eta gazte aterpetxe modura zaharberritu zen, kanpoko fatxadan eta barruko egituran monasterioaren estetika gordez. Behin eta berriz egin diren moldaketei esker, taldeak eta aterpekideak bertan ostatu hartzeko beharrezko diren erosotasun guztiak eskaintzen ditu.
Baditu berdegune handiak, bilera edo jarduera gelak arbela elektroniko edo kainoi proiektatzailearekin, WIFIa, kirol zelaiak, espazio berdea (baratze ekologikoa, oilategia eta eguzki sukaldea dituena), kirolak txikientzat eta igerilekua ekainaren 15etik irailaren 15era.
Guztira, 150 plaza dauzka: 70 plaza banatuta 4, 7 eta 8 lagunentzako logeletan; eta 80 plaza, 20 lagunentzako lau gela handitan kanpoko bainugelekin.
Conoce el albergue
BARRUALDEA
KANPOKO ALDEA
HARREMANETARAKO DATUAK
Helbidea
01208 Barria
Telefonoa
945 317132
Posta elektronikoa
Leku interesgarriak eta ingurunea
- Donejakue Bidea, aterpetxetik 3 kilometrora.
- GR-25, aterpetxeko atean bertan
- Eskalada Eginon
- Aizkorri Aratz Parke naturala (Araian kokaturiko Parketxea)
- Elgeako mendilerroa
- Ibilbide berdea Uribarri Ganboako urtegitik, 45 kilometro baino gehiagorekin oinez edo bizikletaz ibiltzeko
- Mendi, zikloturismo eta BTT ibilaldiak