Barria, Espejo eta Zuatzako aterpetxeetako egonaldiak eta jarduerak eten dira
Eduki publikatzailea
Barria, Espejo eta Zuatzako aterpetxeetako egonaldiak eta jarduerak eten dira
Interesdun guztiei jakinarazten zaie aldi baterako eten direla Barria, Espejo eta Zuhatzako aterpetxeetako egonaldiak eta jarduerak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak koronavirus deritzonaren prebentzio- eta euste-neurriei buruz emandako aginduarekin bat etorriz.
Hasiera batean martxoaren 23ra arte egongo da indarrean etenaldi hau, eta etorkizun hurbilean berrikusiko da.
Etenaldiak irauten duen bitartean, instalazioak garbitzeko eta desinfektatzeko lan bereziak egingo dira.
Arabako Foru Aldundiak neurri sorta bat jarri du abian COVID-19ren aurre egite aldera