011 Surf Zarautzen Euskaraz
Eduki publikatzailea
Surf Zarautzen Euskaraz
Eguneroko surf ikastaroa, hondartza, itsasertzarekin zerikusia duten beste kirol batzuk eta aisialdiko beste jarduera batzuk.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2009 eta 2011n bitartean jaioak. Txanda hau Gipuzkoako gazteekin partekatuko da.
Surf egiten ikasi edo kirol horretan hobetu nahi dutenentzat eta itsasoarekin lotutako kirolak egin nahi dituztenentzat. Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
Parte hartzaileek euskara ondo jakin behar dute.
Instalazioa eta ingurua
Zarautzeko Igerain aterpean hartuko dute ostatu.
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar
Ekipamendu pertsonala
- Oinetako egokiak (kirola egiteko oinetakoak eta trekking botak)
- Arropa erosoa eta berotzen duena (galtza motzak, kamisetak, txandala, jertse edo izerditakoren bat, jantzi polarra…)
- Bainujantzia, igerileku edo hondartzarako eskuoihala, eguzkitarako krema, txapela eta txankletak.
- Orkatilan ixten diren txankletak edo eskarpinak
- Eskuoihalak, azpiko arropak, lo egiteko arropa eta norbera garbitzeko produktuak
- Txangoetarako motxila. Ez dute lozakurik eraman behar
- Kantinplora edo botila eta linterna (eta ordezko pilak)
PLAZAK
EGITEKO DATAK
Uztailaren 23tik 29ra