002 Orio eu
Eduki publikatzailea
Orio
Parte-hartzailearen adina eta profila
2009-2013an jaiotakoak
Instalazioa eta ingurua
Egokitua dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.
Kostaldea, Orioko herrigunetik 1,8 km-ra. Leku pribilegiatu batean dago, Oria itsasadarraren aurrean Oribarzar hondartzan.
Ezaugarriak
Bost areto ditu eta horietako bat telebista eta bideoarekin. Jokaleku oso handia du, kanpoko igerilekua, belar artifizialeko pista, ping-pong mahaia eta eraikin estalia pilotan jokatzeko edo beste jarduera batzuk ere egiteko. Otorduak aterpetxean bertan prestatuak.
EZ DA LO-ZAKUA ERAMAN BEHAR.
Ekintzaren deskribapena
- Robotikan hasteko tailerrak
- Aisialdiko jarduerak
- Gaueko jolasak
- Txangoak
- Mendi irteerak, hondartza eta igerilekua
- Beste kirol batzuk egiteko aukera
EKIPAMENDU PERTSONALA
- Praka luzeak eta motzak
- Jertsea eta zira
- Euritako eta kiroletako oinetakoak
- Uretako gomazko sandaliak
- Kamisetak eta kirol jantziak
- Bainujantziak, eskuoihalak eta bainuko txanoa
- Pijama
- Barruko arropa
- Eguzkitako krema
- Garbitasun pertsonalerako produktuak
- Motxila txikia (txangoak)
- Kantinplora eta linterna
- EZ da beharrezkoa lo sakua eramatea
- Autobusean joateko maskara
HELBIDEA
Txurruka Aterpetxea