Eduki publikatzailea

Guztuko izan ditzakezun istorioak


Herri Inauteriak

Bazenekien...? 

 

Ordu Aldaketa

Udako ordutegia (DST)

Eguzki ordu gehiago erabiltzeko sortutako ordu aldaketa da. Egunean zehar eguzki argi gehiago izatea bilatzen da, energia gehiago aurreztuz.  Udaberri hasieran ordu bat aurreratzen da, eta udazkenean, aldiz, ordu bat atzeratu.

Jatorria

Antzinako zibilizazio batzuk, egiptoarra eta erromatarra esaterako, beraien ordutegia eguzkiarekiko egokitzen zuten, uda partean argi orduak luzeagoak izanik.Gaur egungo udako ordutegia Benjamin Franklinek proposatu zuen lehen aldiz eta geroago, 1907. urtean, William Willettek berritu zuen. Erabili zen lehen aldia, 1916. urtean izan zen I. Mundu Gerra bitartean ikatza aurrezteko asmoz.

Erabilera

Ordutegi aldaketaren xehetasunak herrialdearen araberakoak izaten dira eta denboran zehar aldaketak jasaten ditu. Halaber, honen erabilera hedatuagoa dago bi hemisferioetan latitude handiagoa duten herrialdeetan.

Abantailak eta Desabantailak

Ordutegi aldaketa honek bere alde onak zein txarrak ditu. Abantailen artean azpimarragarria da argi indarraren aurrezpena. Espazioak argitzeko ez delako argiztapen artifiziala behar, eguzkiarekin aski izanik.Desabantaileei dagokienez,ordu aldaketak arazoak sortzen dituzte lo egiterako orduan, loaren efikazia eta iraupena murriztuz.

 

Eduki publikatzailea

Azken ekitaldiak

Romanticismo Alemán. Kontzertua

Eguna: Uztailak 4 Ordua: 19:00 Lekua: Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa  Arabako Abesbatza...

Akelarre eguna 2026

Eguna:  Ekainaren 27an Lekua: Korres  

Araba Euskaraz 2026

Eguna: 2026ko Ekainak 14 Ordutegia: 10:00-19:00 Lekua: Amurrio Programa