Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Euskadiko Haur eta Nerabeen Foroaren


LEKUA
Bilbao

Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza Euskadiko Haur eta Nerabeen Foroa sortzen ari da, 2/2024 Legeak aurreikusten duen bezala. Saio honetan neska-mutilekin batera diseinatuko dute nolakoa izango den Foroa: nola funtzionatuko duen, nola hitz egingo den eta nola hartuko diren erabakiak.


Noiz: azaroaren 20an, ostiralean (Haurren Nazioarteko Eguna), 18:00etatik 20:00etara.
Non: Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon.
Norentzat: 8 eta 17 urte bitartekoentzat. Bi taldetan arituko dira, adinaren arabera: 8tik 13ra eta 14tik 17ra.
Doakoa da, eta amaieran askaria egongo da.
Garraioa: hiru lurraldeetatik autobusak egongo dira, aisialdiko begirale tituludunekin
 


Izen-emate fitxa: fitxa bat haur edo nerabe bakoitzeko, guraso-ahala edo tutoretza duenak sinatutako baimenekin. d-moraza@euskadi.eus helbidera bidali behar da, azaroaren 15a baino lehen. PDF betegarria da: Adobe Acrobat Reader-ekin (doakoa) bete eta gorde daiteke, edo inprimatu, sinatu eta eskaneatuta bidali.

Izen-emate fitxa

Eduki publikatzailea

Azken ekitaldiak

Euskadiko Haur eta Nerabeen Foroaren

Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza Euskadiko Haur eta Nerabeen Foroa sortzen ...

Beat Bat. Musika urbanoko laborategia

Lekua: ARKABIA Ikasgelak. Sarrera Olaguibel 2tik Data: Abenduak 28 eta 29 Ordutegia: 10:...

Medisaletasunari buruzko tailerra

Baldintzak: 18 eta 30 urte bitartean izatea Lekua:  Izarra. Kultur Etxea Data: 2026/11/13  ...