010 Nafarroa abentura (Euskaraz) - gazteria
Eduki publikatzailea
Nafarroa abentura
Uretako jarduerak, kanoak, mendi-ibiliak, orientazioa, arborismoa, btt, zaldiaren hastapenak, etab. Txangoak eta bisita kulturalak, jolasak, gaubelak eta aisialdiko berezko jarduerak
Proposatutako jardueren bidez, Nafarroako natura eta kultura ondarea ezagutzeko, naturan kirola egiteko eta abenturaz gozatzeko aukera ematen da.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2010an eta 2012an bitartean jaioak
Txanda hau Nafarroako eta Gipuzkoako gazteekin partekatuko da
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea
Instalazioa eta ingurua
Glamping Camping Iturberon (Lumbier). Nafarroako Pirinioetan sartzeko atea, naturan bertan, jarduerak aire zabalean egiteko ingurune paregabea
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- Lehehengo egunerako janaria EZ dute eraman behar
Ekipamendu pertsonala
- Gutxi gorabehera 35 eta 50 litro bitarteko motxila edo maleta
- Egun bateko txangoetarako motxila txikia
- Lo zakua eta lo egiteko esterila
- Mendirako oinetako egokiak eta kirol zapatilak
- Arropa erosoa, uda zein negukoa (praka motzak eta luzeak, sudaderak, kamisetak, barruko arropa, pijama, galtzerdiak....
- Euritarako txamarra edo zira
- Txanoa edo buruzapia eta eguzki betaurrekoak, ezpain babesa eta eguzkitako krema
- Norberaren garbitasunerako tresnak eta dutxarako eskuoihala eta txankletak
- Buff bat leporako edo bururako.
- Errekarako eskuoihala bainujantziak eta txankleta itxiak ur ekintzetarako (edo eskarpinak)
- Kantinplora edo botila berrerabilgarria
- Linterna/frontala eta ordezko pilak
- Eskarpinak
- Bainujantziak eta errekarako eskuoihala eta orkatila eusten dioten duten (ur ekintzetarako)
HELBIDEA
PLAZAK
