023 Nautika Rascafrian (Madril) - gazteria
Eduki publikatzailea
Nautika Rascafrian (Madril)
Ur eta abentura jarduerak La Pinilla urtegian: Piraguismoa bakarka edo binakako piragua, kanoak, paddle surf, kayak eta beste ur kirol batzuk.
Ur mundutik kanpo ere abentura anitzeko jarduerak: mendi ibilbideak eta trekkinga, biziraupena eta orientazioa...
Aisialdiko jarduerak eta irteerak: Madrilgo atrakzio parkea eta Madril historikoa, Las Presillas igerilekua....
Parte-hartzailearen adina eta profila
2009 eta 2012 bitartean jaioak (bi urte horiek barne)
Txanda hau Madril eta Aragoiko gazteekin partekatuko da
Instalazioa eta ingurua
Los Batanes gazte aterpetxea, Madrildik 98kmra eta Rascafriatik 2 kmra. El Paular monasterioaren parean, Peñalara eta Guadarrama mendilerroko parke nazionaleari begira.
Aterpetxeak izarak eta mantak ditu
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute
Ekipamendu pertsonala
- Motxila/bidaia poltsa, maletak saihestuz eta motxila txikia txangoetara eramateko
- Arropa erosoa (praka motz eta luzeak, kamisetak eta sudaderak)
- Azpiko arropak, galtzerdiak eta pijama
- Kirol oinetako erosoak, oina lotzen duten txanklak, eskarpiak eta txankletak
- Norberaren garbitasunerako tresnak eta dutxarako eskuoihala
- Bainujantziak eta piszinarako eskuoihala
- Txanoa, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitarako krema
- Botila berrerabilgarria
- Linterna eta ordezko pilak
- Arropa zikinerako poltsa
Mugikorraren erabilera mugatua egongo da, eta horretarako baimendutako denboran baino ezingo da erabili
HELBIDEA

PLAZAK

EGITEKO DATAK
Uztailaren 14tik 23ra