012 Nautica zuhatza eu - gazteria
Eduki publikatzailea
Ur kirolak Zuhatzako uhartean
Jarduera nautikoak egingo dira, hala nola piraguismoa, windsurfa, arrauna eta aisialdiko beste ekintza batzuk.
Kanpaleku bikaina da jende berria eta kultura ezberdinak ezagutzeko, leku ezberdinetako neska-mutilak etorriko baitira, hainbat autonomia erkidegotakoak. Gasteizera eta Donostiara edo Urdaibaira txangoak egingo dituzte.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2009 eta 2011 bitartean jaioak (bi urte horiek barne)
Bikaina da beste leku batzuetako gazteak natur ingurunean ezagutu nahi dituzten gazteentzat.
Beste erkidego batzuetako 200 bat gaztek parte hartuko dute jarduera honetan, (Cantabria, Nafarroa, Aragoi, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Madril, Galizia eta Extremadura), 15 eta 17 urte bitarteko jende asko ezagutzeko aukera paregabea ematen du.
Instalazioa eta ingurua
Zuhatzako uharteko aterpetxea Uribarri Ganboako urtegian dago.
Parte hartzaileek zurezko txaboletan lo egingo dute, literetan.
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Medikamentuak/beste batzuk
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar
Ekipamendu pertsonala
- Lo zakua
- Arropa erosoa ( praka motz eta luzeak, kamisetak, sudaderak, txubaskeroa, forroa....gauetan hezetasuna dago)
- Barruko arropa, galtzerdiak eta pijama
- Kirol oinetako egokiak eta orkatilara eusten dioten txanklak edo eskarpinak (ur ekintzetarako)
- Bainujantziak (batzuk) eta eskuoihala
- Norberaren garbitasunerako tresnak, dutxarako eskuoihala eta txankletak
- Ur botila berrerabilgarria
- Linterna eta ordezko pilak
- Txangoetarako motxila
Mugikorraren erabilera mugatua egongo da eta horretarako baimendutako denboran baino ezingo da erabili
Plazak

Egiteko datak
Abuztuaren 1etik 11ra
