Eduki publikatzailea

Porto do Son

Nautika Porto do Son-en

Ur ekintzak, kayak, surf, bodyboard, piragua, itsas naturako jarduerak,  natura jarduerak hala nola, BTT, orientazioa, rappela eta eskalada, txangoak eta aisialdiko jarduerak.

Bazkaldu ondoren eta jarduerak hasi arte eta afaldu ondoren gaueko jarduerara arte aprobetxatuko da mahai-jokoetarako, tailerretarako, landa-irratirako, kirol aurreko jokoetarako edo familietara deitzeko (adostutako ordutegi eta egunetan) eta beste batzuetarako.

Parte-hartzailearen adina eta profila

2011 eta 2012 bitartean jaioak.

Txanda hau Galiziako gazteekin partekatuko da.

Instalazioa eta ingurua

Kanpamentua Muro-Noia itsasadarraren hegoaldean dago, Aguieira eta Porto do Sonetik 2 km-ra. 120 lagunentzako lekua duen esparrua da, kanpadendak, itsasoaren ondoan, zuhaizti ugarirekin eta berdeguneekin. Badu jantoki estalia, zerbitzu orokorrak, erizaintza, kirol anitzeko pista eta esparrua.


Dokumentazioa

  • NAN
  • Osasun txartela
  • Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
  • Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute

Ekipamendu pertsonala

  • Kirol jantziak eta berotzeko jantziak: txandala, txamarra, sudadera edo polarra, praka luzeak....
  • Galtza motz, mauka motzeko kamisetak eta bainujantziak (batzuk)
  • Azpiko arropak
  • Norbera garbitzeko gauzak (xaboia, hortzetako eskuila eta hortz orea, desodorantea, eguzkitik babesteko krema, eta abar
  • Kirol oinetakoak (euria ari duenean balio dutenak)
  • Orkatilan ixten diren txankletak (ezinbestekoak)
  • Dutxa eta hondartzarako eskuoihalak.
  • Txanoa eta eguzkitarako krema
  • Txangoetarako motxila
  • Ur botila berrerabilgarria
  • Linterna eta ordezko pilak
  • Arropa zikinerako poltsa
  • Lozakua
  • Zira edo txubaskeroa
  • Kuaderno eta boligrafoa
  • Txaleko islatzaile 
  • Eskarpinak (edukiz gero)
  • Neoprenoa edo uretarako likra kamiseta (edukiz gero)

 

HELBIDEA
 Virxe de Loreto gazte kanpamentua

Playa Aguieira, 15970 Porto do Son (A Coruña)

PLAZAK
    20
EGITEKO DATAK
   Uztailaren 1etik 10era

Beste instalazio batzuk

Alquezar- Guara

Alquezar- Guara

Ikusi gehiago
Gazterock

Gazterock

Ikusi gehiago

Sanabriako Lakua (Zamora)

Ikusi gehiago