002 Nautica zuhatza eu
Eduki publikatzailea
Ur kirolak Zuhatzako uhartean
Jarduera nautikoak egingo dira, hala nola piraguismoa, windsurfa, arrauna eta aisialdiko beste ekintza batzuk.
Kanpaleku bikaina da jende berria eta kultura ezberdinak ezagutzeko, leku ezberdinetako neska-mutilak etorriko baitira, hainbat autonomia erkidegotakoak. Gasteizera eta Donostiara edo Urdaibaira txangoak egingo dituzte.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2008 eta 2010 bitartean jaioak (bi urte horiek barne)
Bikaina da beste leku batzuetako gazteak natur ingurunean ezagutu nahi dituzten gazteentzat.
Beste erkidego batzuetako 200 bat gaztek parte hartuko dute jarduera honetan, (Cantabria, Gaztela La Mancha, Errioxa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Galizia eta Madril) eta 14 eta 16 urte bitarteko jende asko ezagutzeko aukera paregabea ematen du.
Instalazioa eta ingurua
Zuhatzako uharteko aterpetxea Uribarri Ganboako urtegian dago.
Parte hartzaileek zurezko txaboletan lo egingo dute, literetan.
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Medikamentuak/beste batzuk
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar
Ekipamendu pertsonala
- Oinetako egokiak (kiroletako oinetakoak eta mendirako oinetakoak)
- Arropa erosoa eta berotzen duena (jantzi polarra, galtza motzak, kamisetak, txandala, jertseren bat, zikin daitekeen arropa...)
- Bainujantzia, igerilekurako eskuoihala, eguzkitarako krema, orkatilan ixten diren txankletak (uretako jardueretarako)
- Garbitasunerako eskuoihalak, azpiko arropak, lo egiteko arropa eta norbera garbitzeko nezeserra
- Lozakua eta txangoetarako motxila txikia
- Kantinplora eta linterna
Plazak
27
Egiteko datak
Abuztuaren 1etik 11ra