Eduki publikatzailea

Nautika As Sinasen

Nautika As Sinasen

Ur kirolak, hala nola bela, kayak-poloa edo piraguismoa,paddle surf, hondartzako boleibola,kirol txapelketak, itsas naturaren ikasgela,  txangoak eta aisialdiko beste zenbait jarduera.

Bazkaldu ondoren eta jarduerak hasi arte eta afaldu ondoren gaueko jarduerara arte aprobetxatuko da mahai-jokoetarako, tailerretarako, landa-irratirako, kirol aurreko jokoetarako edo familietara deitzeko eta beste batzuetarako.

Parte-hartzailearen adina eta profila

2011an edo 2012an jaioak

Itsasoko eta ur kiroletako jarduerak gogoko dituztenentzat.

Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Galiziako gazteekin partekatuko dute txanda.

 

Instalazioa eta ingurua

Aterpea “As Sinas” hondartzan dago, Villanova de Arousa herrian (Pontevedra). Arousako itsasadarrean dago natur eremu hau, pinudi artean eta itsaso ondoan, oso egokia itsas eta lehor inguruarekin zerikusia duten aire libreko jardueretarako. Arousako itsasadarra leku ezin hobea da itsas jardueretarako, ur lasai eta garbiengatik.

Instalazioek 120 ume har ditzakete, 4 pabiloi elkarren gaineko ohez hornituetan. Zerbitzuen artean, baditu sukaldea, jantokia, erabilera anitzetarako aretoa (informatika), ontziak eta itsas materiala gordetzeko biltegia, kirol anitzetarako pista, biologia aretoa, erizaindegia, gizonezkoen eta emakumezkoen komunak, garbitokiak, berdegune zuhaiztiduna eta hondartzarako hiru sarbide

Dokumentazioa

  • NAN
  • Osasun txartela
  • Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
  • Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute

Ekipamendu pertsonala

  • Kirol jantziak eta berotzeko jantziak: txandala, txamarra, sudadera edo polarra, praka luzeak....
  • Galtza motz, mauka motzeko kamisetak eta bainujantziak (batzuk)
  • Azpiko arropak eta pijama
  • Norbera garbitzeko gauzak (xaboia, hortzetako eskuila eta hortz orea, desodorantea, eguzkitik babesteko krema, eta abar
  • Kirol oinetakoak (euria ari duenean balio dutenak)
  • Orkatilan ixten diren txankletak (ezinbestekoak)
  • Dutxa eta hondartzarako eskuoihalak.
  • Txanoa eta eguzkitarako krema
  • Txangoetarako motxila
  • Ur botila berrerabilgarria
  • Linterna eta ordezko pilak
  • Arropa zikinerako poltsa
  • Lozakua
  • Zira edo txubaskeroa
  • Kuaderno eta boligrafoa
  • Txaleko islatzailea 
  • Eskarpinak (edukiz gero)
  • Neoprenoa edo uretarako likra kamiseta (edukiz gero)

Mugikorraren erabilera mugatua izango da eta horretarako baimendutako denboran baino ezin izango da erabili.

HELBIDEA

Playa de As Sinas, s/n
36620 Vilanova de Arousa (Pontevedra)

PLAZAK
    20
EGITEKO DATAK
    Uztailaren 1etik 10 era 

Beste instalazio batzuk

Itsasoa eta natura Viveiron

Itsasoa eta natura Viveiron

Ikusi gehiago
Zinema Solorzanon

Zinema Solorzanon

Ikusi gehiago

Doneztebe (Euskaraz)

Ikusi gehiago