001 Náutica en As Sinas eu
Eduki publikatzailea
Nautika As Sinasen
Ur kirolak, hala nola bela, kayak-poloa edo piraguismoa, hondartzako boleibola, itsas naturaren ikasgela, txangoak eta aire zabaleko beste zenbait jarduera.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2010ean edo 2011an jaioak
Itsasoko eta ur kiroletako jarduerak gogoko dituztenentzat.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Galiziako gazteekin partekatuko dute.
Instalazioa eta ingurua
Aterpea “As Sinas” hondartzan dago, Villanova de Arousa herrian (Pontevedra). Arousako itsasadarrean dago natur eremu hau, pinudi artean eta itsaso ondoan, oso egokia itsas eta lehor inguruarekin zerikusia duten aire libreko jardueretarako. Arousako itsasadarra leku ezin hobea da itsas jardueretarako, ur lasai eta garbiengatik.
Instalazioek 120 ume har ditzakete, 4 pabiloi elkarren gaineko ohez hornituetan. Zerbitzuen artean, baditu sukaldea, jantokia, erabilera anitzetarako aretoa (informatika), ontziak eta itsas materiala gordetzeko biltegia, kirol anitzetarako pista, biologia aretoa, erizaindegia, gizonezkoen eta emakumezkoen komunak, garbitokiak, berdegune zuhaiztiduna eta hondartzarako hiru sarbide
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
-
Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
-
Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute
Ekipamendu pertsonala
- Norbera garbitzeko gauzak (xaboia, hortzetako eskuila eta hortz orea, desodorantea, eguzkitik babesteko krema, eta abar
- Azpiko arropak· Galtza motzak edo bermudak
- Bainujantziak
- Garbitzeko eta hondartzarako eskuoihalak.
- Lozakua
- Kamisetak
- Plastikozko zorroa (arropa zikinerako)
- Kirol jantziak eta berotzeko jantziak: txandala, zamarra, izerditakoak edo polarra…
- Motxila txangoetarako eta eguzkitarako krema
- Kantinplora eta linterna
- Eskarpinak (edukiz gero)
- Txaleko islatzaile (edukiz gero)
- Euritako zira
- Koadernoa eta bolaluma
- Kirol oinetakoak (euritarako ere balio dutenak)
- Orkatilan ixten diren txankletak (ezinbestekoak)
- Botikak, tratamendu espezifikoa edukiz gero, eta medikuaren txostena (OLTari eman behar zaizkio)
- Kapelua edo txanoa
- NEOPRENOZKO JANTZIA (edukiz gero)
PLAZAK
EGITEKO DATAK
Uztailaren 1etik 10era