Eduki publikatzailea

Multiabentura Cercedillan

Guadarrama mendilerroan, naturarekin kontaktuan,  jolasak eta  abentura anitzeko jarduerak egingo dira: orientazioa eta biziraupena, mendi ibiliak, trekking, eskalada eta rapel. Baita uretako jardueraren bat, hala nola, piraguismoa, edo eta paddle surfa. Izarrei behatuko diegu astronomia tailer batean

Multiabentura jarduerez gain, Madrilgo Atrakzio Parkera eta Madrilera txangoa eta Las Berceas parkera egingo dira

Parte-hartzailearen adina eta profila

2009an eta 2012an bitartean jaioak (bi urte horiek barne)

Txanda hau Madril, Gipuzkoa eta Gaztela eta Leongo gazteekin partekatuko da

Instalazioa eta ingurua

Madrildik 60kmra dago, Cercedilla erdialdetik oso gertu eta Guadarrama mendilerroan

Aterpetxeak izarak eta mantak ditu

https://www.comunidad.madrid/centros/albergue-juvenil-dehesas

Dokumentazioa

  • NAN
  • Osasun txartela
  • Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
  • Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute.

 

Ekipamendu pertsonala

  • Motxila/bidaia poltsa, maletak saihestuz, motxila txikia txangoetara eramateko
  • Arropa erosoa (praka motz eta luzeak, kamisetak eta sudaderak)
  • Azpiko arropak, galtzerdiak eta pijama
  • Oinetako erosoak, kirol oinetakoak, oina lotzen duten txanklak eta txankletak
  • Norberaren garbitasunerako tresnak eta dutxarako eskuoihala
  • Bainujantziak eta piszinarako eskuoihala
  • Txanoa, eguzkitako betaurrekoak eta krema
  • Botila berrerabilgarria edo kantinplora
  • Linterna eta ordezko pilak
  • Arropa zikinerako poltsa

Mugikorraren erabilera mugatua egongo da, eta horretarako baimendutako denboran baino ezin izango da erabili

HELBIDEA
  Villa Castora Gazte Aterpetxea, Cercedilla
PLAZAK
  25
EGITEKO DATAK
    Uztailaren 13tik 22ra

Beste instalazio batzuk

Surf Loredon

Surf Loredon

Ikusi gehiago
Itsasoa eta natura Viveiron

Itsasoa eta natura Viveiron

Ikusi gehiago

Nafarroa abentura (Euskaraz)

Ikusi gehiago