Muina Kultur Jardueren Poltsa - gazteria
Eduki publikatzailea
Muina Kultur Jardueren Poltsa
- IRAGARLEA
- Izaskun Arrue Kulturgunea
- DATA
- 2026-07-31
Baldintzak:
Adinez nagusiak diren arabarrak
Edukia:
Zazpi proposamen bilatzen dira: hiru ikuskizun (bat kontzertuena, beste bat antzerkiarena eta beste bat gainerako arte biziena), ikus-entzunezko proiekzio bat, hitzaldi bat, ikastaro bat eta tailer bat. Aukeratutako proposamen bakoitzak, formatuaren arabera, ordainsari bat jasoko du eta 2027an gauzatuko dira Izaskun Arrue Kulturgunean, euskaraz eta zentroko baliabideak erabiliz. Ideia indibidualak edo taldekoak izan daitezke.
Helburua:
Araban euskarazko kultur sorkuntza sustatzea.
Izaskun Arrue - Tel.: 615 98 68 32
info@iak.eus