002 Mar y Naturaleza en Viveiro eu - gazteria
Eduki publikatzailea
Itsasoa eta natura Viveiron
Itsasoko jarduerak. Udaleku honetan, honako jarduera hauez gozatuko duzu, nagusiki: bela kiroletako hastapenak, wakeboard, windsurf, kayak,paddle surf, jokuak hondartzan, kirol txapelketak, itsas naturari buruzko irakaspen praktikoak eta aisialdi jarduerak.
Bazkaldu ondoren eta jarduerak hasi arte eta afaldu ondoren gaueko jarduerara arte aprobetxatuko da mahai-jokoetarako, tailerretarako, landa-irratirako, kirol aurreko jokoetarako edo familietara deitzeko eta beste batzuetarako.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2011an edo 2012an jaioak
Itsasoko eta ur kiroletako jarduerak gogoko dituztenentzat.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Txanda hau Galiziako gazteekin partekatuko da.
Instalazioa eta ingurua
Aterpetxea hondartza ondoan dago, Viveiroko itsasadarrean, Kantauri itsasoari begira. Kosta hori “A Mariña Lucense” izenez ezagutzen da, eta Galiziako goi itsasadarretan kokatzen da. Aterpetxeak 120 lagunentzako lekua dauka, logelek 5 edo 6 ohe dauzkate, eta hiru solairutan banatuta daude.
Telebistarako gela, jardueretarako gelak, jangela, sukaldea, liburutegia, erizaindegia eta kirol instalazioak ere baditu.
Area gazte aterpetxea
Viveiro (Lugo). Viveirotik 5 kilometrotara C-642 errepidetik
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute
Ekipamendu pertsonala
- Kirol jantziak eta berotzeko jantziak: txandala, txamarra, sudadera edo polarra, praka luzeak....
- Galtza motz, mauka motzeko kamisetak eta bainujantziak (batzuk)
- Azpiko arropak
- Norbera garbitzeko gauzak (xaboia, hortzetako eskuila eta hortz orea, desodorantea, eguzkitik babesteko krema, eta abar
- Kirol oinetakoak (euria ari duenean balio dutenak)
- Orkatilan ixten diren txankletak (ezinbestekoak)
- Dutxa eta hondartzarako eskuoihalak.
- Txanoa eta eguzkitarako krema
- Txangoetarako motxila
- Ur botila berrerabilgarria
- Linterna eta ordezko pilak
- Arropa zikinerako poltsa
- Lozakua
- Zira edo txubaskeroa
- Kuaderno eta boligrafoa
- Txaleko islatzaile
- Eskarpinak (edukiz gero)
- Neoprenoa edo uretarako likra kamiseta (edukiz gero)
Mugikorraren erabilera mugatua egongo da eta horretarako baimendutako denboran baino ezingo da erabili.
PLAZAK

