012 Mar y Naturaleza en Viveiro eu
Eduki publikatzailea
Itsasoa eta natura Viveiron
Itsasoko jarduerak. Udaleku honetan, honako jarduera hauez gozatuko duzu, nagusiki: bela kiroletako hastapenak, wakeboard, windsurf, kanoa eta itsas naturari buruzko irakaspen praktikoak.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2009an edo 2010ean jaioak
Itsasoko eta ur kiroletako jarduerak gogoko dituztenentzat.
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Txanda hau Galiziako gazteekin partekatuko da.
Instalazioa eta ingurua
Aterpetxea hondartza ondoan dago, Viveiroko itsasadarrean, Kantauri itsasoari begira. Kosta hori “A Mariña Lucense” izenez ezagutzen da, eta Galiziako goi itsasadarretan kokatzen da. Aterpetxeak 120 lagunentzako lekua dauka, logelek 5 edo 6 ohe dauzkate, eta hiru solairutan banatuta daude.
Telebistarako gela, jardueretarako gelak, jangela, sukaldea, liburutegia, erizaindegia eta kirol instalazioak ere baditu.
Area gazte aterpetxea
Viveiro (Lugo). Viveirotik 5 kilometrotara C-642 errepidetik
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
-
Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
-
Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute
Ekipamendu pertsonala
- Norbera garbitzeko gauzak (xaboia, hortz eskuila eta hortz orea, desodorantea, eguzkitik babesteko krema, eta abar)
- Barruko arropak· Galtza motzak edo bermudak
- Bainujantziak
- Garbitzeko eta hondartzarako eskuoihalak.
- Lozakua
- Kamisetak
- Plastikozko zorroa (arropa zikinerako)
- Txaleko islatzailea
- Kirol jantziak eta berotzeko jantziak: txandala, zamarra, izerditakoak edo polarra…
- Motxila, txangoetarako
- Kantinplora eta linterna (pilak)
- Eskarpinak edo orkatilan ixten diren txankletak, ezinbestekoak
- Euritako zira
- Koadernoa eta bolaluma
- Kirol oinetakoak (euritarako ere balio dutenak)
- Kapelua edo txanoa
- NEOPRENOZKO JANTZIA (edukiz gero) edo likra kamiseta
PLAZAK
20
EGITEKO DATAK
Uztailaren 1etik 10era