004 Lurraska udalekuak eu
Eduki publikatzailea
Lurraska
Instalazioa eta ingurua
EZ DAGO egokitua mugikortasun murriztuko pertzonentzat.
Ajangizen dago, Gernikatik kilometro batera dagoen udalerrian, Urdaibaiko biosferaren erreserbaren erdian.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2011-201an jaiotakoak
Ezaugarriak
Aterpetxearen bigarren eta hirugarren solairuetan daude logelak eta bainuak. Aretoak eta lantegiak kokatzen diren zonaz gain, etxearen atzealdean, alboko eraikin batean, egur-labe bat dago behe-solairuan, eta goiko solairuan ludoteka gisa egokituta dagoen espazio zabal bat. Ukuiluetan ardiak eta behiak daude. Zaldi eta behor-hezitegi bat. Oilategian hainbat hegazti eta animalia daude, hala nola untxiak. Otorduak aterpetxean bertan prestatuak.
Ekintzaren deskribapena
- Aisialdiko jarduerak
- Lantegiak
- Gaubelak
- Txangoak
- Abenturazko kirolak Urdaibaien
- Zaldi gaineko ibilaldiak
- Ingurumen-hezkuntzarekin erlazionatutako jarduerak
EKIPAMENDU PERTSONALA
- Praka luzeak eta motzak
- Jertsea eta zira
- Euritako eta kiroletako oinetakoak
- Uretako gomazko sandaliak
- Kamisetak eta kirol jantziak
- Bainujantziak, eskuoihalak eta bainuko txanoa
- Pijama
- Barruko arropa
- Eguzkitako krema
- Kantinplora eta linterna
- Garbitasun pertsonalerako produktuak
- Lo zakua
- Motxila txikia (txangoak)
- Kantinplora eta linterna
- Autobusean joateko maskara
HELBIDEA
Lurraska ungurugiro Zentrua