Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lana bilatzeko baliabideak. Sare Sozialak


Hobetu zure trebetasuna enplegua bilatzeko 

Oso garrantzitsua  da argi izatea zertan lan egin nahi duzun eta lan-bilaketa nola antolatuko duzun planifikatzea. Egizu eskema bat eta pentsatu zer gustatzen zaizun, zer dakizun, zure trebetasunak. Prestatu zure curriculuma eta entrenatu lan-elkarriztetetarako.

 Etengabea, pazienteta eta baikora izan behar duzu.

Zer da enpresek bilatzen dutena? Jarrera duten pertsonak, enpatikoak, taldean lan egiten dakitenak, aldaketari beldurrik ez diotenak, ekimena dutenak, komunikatzeko gaitasuna dutenak, adimen emozionala dutenak.

Prestatzeko oso baliagarriak izango zaizkizun zenbait baliabideri buruz hitz egingo dizugu, bilaketa nola hasi behar duzun eta horretarako nola prestatu behar duzun. Gehienak interneten daude, baina ez dituzu ezagutzen erakundeek prestakuntza alternatiborako, praktiketarako eta abarretarako egiten dituzten proposamenak, eta ahoz ahoka, urrats egokiak ematen lagun diezazukeen ezagunen sarea.

Eraiki zure prestakuntza-ibilbidea eta mimatu zure nortasun digitala

 

Bilaketarako baliabideak

    Sare sozialek, agian ezagutuko duzue arlo profesionalarekin zerikusia duen guztirako sare nagusia. Bai, Lindkedin esan nahi dugu. Jar ezazu zure profila sarean, interesatuko zaizkizun produktu sorta zabala aurkituko duzu, lan-eskaintzak eta enpresa-sare aktibo bat, kalitatezko Informazioa lortzeko. Bada Premium aukera bat, bertan hezkuntza-plataforma bat daukazuna, Linkedlin Learning, zure prestakuntza osatzeko prestakuntza-ibilbideei bide ematen diena: gaitasun digitalak, zure sormena sustatzea eta merkatuan beharrezkoak diren trebetasunetan eguneratuta egotea.

Eman denbora horri: zure datuak igo aurretik, prestatu ondo zer eduki nahi dituzun besteek zutaz ikus ditzaten.

Diseinatu ondo zure profila.

Eta  dagoeneko barruan zaudenean, oinarrizko jokabide-arau hauek jarraitu:

  • Baliozko edukia partekatu. Sare sozial guztietan garrantzitsuena edukia da, beraz, ez mugatu edukiak kontsumitzera, zuk ere ekoitzi behar dituzu. Landu ukitu pertsonal eta bereizlea zure sektore profesionalaren barruan.

  • Beste batzuk edukia argitaratzen dutenean, elkar eragin. Berrio lehengo mezu bera, ez zaitez irakurtzera mugatu, erakutsi zeure burua. Profesionalki hazi egingo zara eta kontaktuak egingo dituzu. Parte hartu eztabaidetan eta izan koherentea zure diskurtsoan.

  • Identifikatu gehien interesatzen zaizkizun konexioak. Beno, dagoen guztia ez zaizu interesatzen. Beraz, hasierako kontseiluak berriz ere: eman denbora honi: garrantzitsua da balio profesionala duten erabiltzaileak  identifikatzea eta zaintzea.

  • Norbaitengana jotzen duzunean, pertsonalizatu. Norbait interesatzen bazaizu, argi utzi pertsona horri zure kontaktu-sarean intesatzen zaizula eta zergatik, haren landebi-gaitasun nabarmenenak goraipatuz. Networding-a elikatzen du.

  • Zure idazkerak adeitsua eta zuzena izan behar du. Ergelkeria dirudi esateak, baina hor doa… heziera oneko pertsona izatea lehentasun handienetako bat da testuinguru horretan, eta zuzena da baita, zure komunitateak dioenarekiko benetako interesa erakustea.

  • Zalantzak izanez gero, galdetu. Zure kontaktuek lagundu ahal izanaren poza sentituko dute.

Hau dena networking egitea da, eta laburbilduz, garrantzitsuena: 

zintzo jokatu zure esku-hartzeetan.

 

Egin profil ona eta nabarmendu identifikatuko zaituzten gako-hitzak. Arretaz ikertu sarea.

Eta jakina, Linkedin kanpo zure ohiko sareek era badute beren JOB nitxo txikia, ikertu han.

Eta horrek lehen aipatu dugun nortasun digitalera garamatza. Zertaz ari gara? Denok gaude sare sozialen baten, profilak irekitzen ditugu, edo fororen batean parte hartzen dugu, eta guri buruzko informazioa dago googlen aldian egizu zuri buruz agertzen denaren buruzko bilaketa bat; pentsa ezazu zure balizko kontratatzaileek hori bera egingo dutela; beraz arreta jarri behar duzu horretan, eta zaindu datu desegokirik ez dagoela. Hau zaindu behar duzu. Aldian zaindu zure sare sozialak eta horietan irekian argitaratzen duzuna, pentsa ezazu edonork ikusi ahal duela, zuk aukeratu ikustea nahi duzuna.