Eduki publikatzailea

Gazterock

Gazterock

Udaleku hau rock musikaren ingurukoa da, eta haren muinean sakondu nahi du.

Gasteizek kultura musikala izan du beti. Estatuan eta nazioartean rock hiriaren irudia eta presentzia du gaur egun; horrek garrantzi handia dauka hemengo musika taldeak eta musika jaialdi garrantzitsuak sortzeko unean. Hell Dorado kultur elkartea da. Estatu osoan ospe handia dauka rock ekitaldiak antolatzean. Haren lokalak eta esperientziak ezin egokiagoak dira udaleku hau antolatzeko orduan, soinuaren artearen gorabeherak ondo ezagutu dituzten neska-mutilentzat. Zehazki, Madril, Gaztela la Mancha, Galizia, Gipuzkoa eta Arabako gaztetxoek parte hartuko dute.

Jardueretan zenbait lantegi egongo dira: Rockaren historiaren lantegi bat egongo da, rocka beste gizarte mugimendu batzuekin lotuko duena, non musika instrumentuak ere egingo diren; beraz, lantegi berria izango da. Taldeak egingo dira, bai eta musikari adituek eta abarrek koordinaturiko entseguak ere. Comboak, argiztapena, grafittia, lindy hop dantza, soinua (grabazioarekin), adierazpena eta interpretazioa, argazkigintza digitala, bideoklipak, eta abar landuko dira tailerretan. Rockaren berebiziko esperientzia integrala.

Parte-hartzailearen adina eta profila

2008ko uztailaren 13tik eta 2011ko abenduaren 31 bitartean jaioak (bi urte horiek barne). Udaleku hau prestatuta dago batez ere musika eta musika ekoizpena (soinu, bideo eta argiztapena) atsegin dutenentzat. Garrantzitsua da musika prestakuntza izatea eta/edo musika tresnaren bat jotzea edo abestea, musika talde batean aritzea edo musika talde bat sortu nahi izatea.

Txanda hau  Madril,Galizia, Gaztela-Mantxa eta Gipuzkoako gazteekin partekatuko da. 

Instalazioa eta ingurua

Gasteizko katedralaren aterpetxea (Aiztogile kalea, 87) da jateko eta lo egiteko lekua. Jarduera eta tailerrik gehienak Hell Dorado kontzertu aretoan egingo dira, edo Bitoriabidea kaleko entsegu lokaleta

Dokumentazioa

  • NAN
  • Osasun txartela
  • Medikamentuak/beste batzuk
  • Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
  • EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar

Ekipamendu pertsonala 

  • Arropa erosoa, praka motzak, bakeroak, kamisetak, sudaderak, txubaskeroa, forroa....eraman nahi dituzten rock arropa eta osagarri guztiak
  • Barruko arropa, galtzerdiak eta pijama
  • Oinetako egokiak, erosoak (kirol zapatilak) eta aldatzekoak
  • Norberaren garbitasunerako tresnak, dutxarako eskuoihala eta txankletak
  • Bainujantzia eta piszina/hondartzarako eskuoihala
  • Txanoa eta eguzkitarako krema
  • Txangoetarako motxila
  • Bakoitzak bere musika instrumentua, baldin eta modu seguruan eta erraz eramateko modukoa bada

 

HELBIDEA

Aiztogile, 87
01001 Vitoria-Gasteiz

Plazak
    10
Egiteko datak
   Uztailaren 1etik 12ra

Beste instalazio batzuk

Porto do Son

Porto do Son

Ikusi gehiago
zuhatza

Ur kirolak Zuhatzako uhartean

Ikusi gehiago