001 Gazterock eu
Eduki publikatzailea
Gazterock
Udaleku hau rock musikaren ingurukoa da, eta haren muinean sakondu nahi du.
Gasteizek kultura musikala izan du beti. Estatuan eta nazioartean rock hiriaren irudia eta presentzia du gaur egun; horrek garrantzi handia dauka hemengo musika taldeak eta musika jaialdi garrantzitsuak sortzeko unean. Hell Dorado kultur elkartea da. Estatu osoan ospe handia dauka rock ekitaldiak antolatzean. Haren lokalak eta esperientziak ezin egokiagoak dira udaleku hau antolatzeko orduan, soinuaren artearen gorabeherak ondo ezagutu dituzten neska-mutilentzat. Zehazki, Madril, Extremadura, Galizia, Gipuzkoa eta Arabako gaztetxoek parte hartuko dute.
Jardueretan zenbait lantegi egongo dira: Rockaren historiaren lantegi bat egongo da, rocka beste gizarte mugimendu batzuekin lotuko duena, non musika instrumentuak ere egingo diren; beraz, lantegi berria izango da. Taldeak egingo dira, bai eta musikari adituek eta abarrek koordinaturiko entseguak ere. Comboak, argiztapena, grafittia, lindy hop dantza, soinua (grabazioarekin), adierazpena eta interpretazioa, argazkigintza digitala, bideoklipak, eta abar landuko dira tailerretan. Rockaren berebiziko esperientzia integrala.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2007 eta 2009 bitartean jaioak (bi urte horiek barne). Udaleku hau prestatuta dago batez ere musika eta musika ekoizpena (soinu, bideo eta argiztapena) atsegin dutenentzat. Garrantzitsua da musika prestakuntza izatea eta/edo musika tresnaren bat jotzea edo abestea, musika talde batean aritzea edo musika talde bat sortu nahi izatea.
Txanda hau Madril,Galizia, Gaztela-Mantxa eta Gipuzkoako gazteekin partekatuko da.
Instalazioa eta ingurua
Gasteizko katedralaren aterpetxea (Aiztogile kalea, 87) da jateko eta lo egiteko lekua. Jarduera eta tailerrik gehienak Hell Dorado kontzertu aretoan egingo dira, edo Bitoriabidea kaleko entsegu lokaleta
Documentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Medikamentuak/beste batzuk
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar
Ekipamendu pertsonala
- Oinetako egokiak, erosoak (kirol zapatilak) eta aldatzekoak.
- Arropa erosoa, galtza bakeroak, txandala, kamisetak, galtza motzak eta luzeak, kirol jertseak, jertseak, berotako arropa eta ur arropa. Eraman nahi dituzten rock arropa eta osagarri guztiak.
- Bakoitzak bere musika instrumentua, baldin eta modu seguruan eta erraz eramateko modukoa bada.
- Bainujantzia, garbitasunerako edo hondartzarako eskuoihala, eguzkitarako krema, txankletak. Txangoetarako motxila.
Plazak
10
Egiteko datak
Uztailaren 1etik 12ra