007 Doneztebe (Euskaraz) - gazteria
Eduki publikatzailea
Doneztebe
Jarduerak mendiko ingurune batean egingo dira, baliabide naturalak aprobetxatuz.
mendi-ibiliak, tirolina eta pendulua, amildegi-jaitsiera, hidrospeeda, rapela eta eskalada bezalako jarduera espezializatuak sartuz. Programa osatzeko, aisialdiko jarduerak egingo dira, hala nola jolasak eta gaubelak.
Jarduera osoan zehar gizarte-trebetasunak eskuratzea bultzatuko da, naturarekiko errespetua eta ingurunearen ezagutza sustatuz, betiere taldearen lankidetza eta parte-hartzea nagusi diren jolas eta jardueren bitartez.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2011 eta 2012ko gazteentzat. Gipuzkoako eta Nafarroako gazteekin partekatutako jarduera da.
Instalazioa eta ingurua
"Belbieretxea" Gazteen Aterpea Donezteben dago,Bidasoaldean, Mendaur mendiaren ondoan.
Aterpetxeak 34 plaza ditu, 2 solairutan eta askorentzako 6 gelatan banatuak. Sukaldea eta
jantokia, terrazak eta aisialdiko gunea ditu.
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- Lehenengo eguneko bazkaria EZ dute eraman behar
Ekipamendu pertsonala
- Lotarako zakua
- Arropa erosoa eta kirol arropa (fraka motzak eta luzeak, kamisetak, sudaderak, forroa, buff, txubaskeroa....)
- Barruko arropa, galtzerdiak eta pijama
- Oinetako aproposak mendi martxak egiteko eta kirol oinetakoak
- Eskarpinak eta orkatilari eusten dioten txanklak ur ekintzetarako
- Norberaren garbitasunerako tresnak eta dutxarako eskuoihala
- Bainujantziak, piszinarako eskuoihala eta txankletak
- Txanoa, eguzki betaurrekoak eta krema
- Ur botila berrerabilgarria edo kantinplora
- Linterna/frontala eta ordezko pilak
- Txangoetarako motxila
Mugikorraren erabilera mugatua egongo de eta horretarako baimendutako denboran baino ezingo da erabili


