Eduki publikatzailea

null Hezkuntza kanpaina

Hezkuntza kanpaina


  • Lanbide Heziketa Duala zertan datzan jakin nahi duzu? Badakizu zeintzuk diren EHUn ikasteko gutxieneko sarrera notak? Ikasten duzun bitartean jaso ditzakezun beken berri izan nahi duzu? Dokumentu honetan irakaskuntzaren inguruko gaiei buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu: 

  1. Hezkuntza Sistemaren Organigrama
  2. Oinarrizko Lanbide Heziketa
  3. Lanbide Heziketa Duala
  4. Batxilergoa
  5. USE. Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa
  6. Unibertsitate sarrerarako notak EHUMEC
  7. Unibertsitate publiko eta pribatuak
  8. Bekak
  9. Ostatua
  10. Azokak eta ateak zabalik
  • Ez badakizu zer gradu eta non ikasi, gure txostenak kontsulta ditzakezu, bertan gradu bakoitzaren informazioa aurkituko duzu, lanbide irteerak, gradua eskaintzen duten unibertsitateak, irakasgaiak...

  1. Zientzia Esperimentaletako Graduak
  2. Gizarte eta Lege Zientzietako Graduak
  3. Zientzia eta Osasun Zientzietako Graduak
  4. Arte Irakaskuntzetako Graduak
  5. Giza Zientzietako Graduak
  6. Ingeniaritza eta Arkitekturako Graduak
  7. Gradu bikoitzak​​​​​​
  • Info Gazteak hezkuntza aukerei buruzko informazio saioak antolatzen ditu hala eskatzen duten ikastetxeetan:

DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako informazioa

  • Lanbide Heziketan eta unibertsitatean burutu daitezkeen ikasketak.
  • Hezkuntza aukerei buruzko zalantzak argitzea.
  • Jarraipen pertsonalizatua eta online laguntza.

Saioen dinamika

Taldeetan, eta aurkezpen labur baten ondoren, ikasle bakoitzaren interesak eta zalantzak argituko dira. COVID19k eragindako pandemiaren egungo egoera dela eta, saioak aurrez aurre egin daitezke ikasketa zentroetan, baita streaming bidez ere

Informazio gehiago: 945 181988 / 670281700  (Anita)

Hitzorduen egutegia