Eduki publikatzailea

Barria Abentura

Barria Abentura

Igerilekua, lantegiak, txango eta irteerak, kirol eta abentura jarduerak (eskalada, tirolina), baratzezaintzaren hastapenak, arroila jaitsiera eta/edo espeleologia.

 

Parte-hartzailearen adina eta profila

2008 eta 2010 bitartean jaioak (bi urte horiek barne) Bikaina da beste leku batzuetako gazteak natura ingurunean ezagutu nahi dituzten gazteentzat eta abentura kirolak egin nahi dituztenentzat.

Txanda hau Madril, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leongo gazteekin partekatuko da. 

 

Instalazioa eta ingurua

Barriako aterpetxea Urkilla mendiaren oinetan dago, Gasteiztik 25 kilometrora. Monasterio izandako eraikin hau aterpetxe izateko birgaitu zen, eta jardueretarako eremu zabala, baratza eta igerilekua dauzka.

 

Dokumentazioa

  • NAN
  • Osasun txartela
  • Medikamentuak/beste batzuk
  • Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
  • EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar

 

Ekipamendu pertsonala

  • Oinetako egokiak (kiroletako oinetakoak eta mendirako oinetakoak)
  • Arropa erosoa eta berotzen duena (galtza motzak, kamisetak, txandala, jertseren bat, zikin daitekeen arropa...)
  • Bainujantzia, igerilekurako eskuoihala, eguzkitarako krema, orkatilan ixten diren txankletak (uretako jardueretarako)
  • Garbitasunerako eskuoihalak, azpiko arropak, lo egiteko arropa eta garbitasun pertsonalerako nezeserra
  • Lozakua eta txangoetarako motxila txikia
  • Kantinplora eta linterna

 

 

HELBIDEA

·Kokapena"Barriako Aterpetxea

01208 Barria-Narbaiza

Araba

PLAZAK

    18

EGITEKO DATAK

   Abuztuaren 1etik 11ra

Beste instalazio batzuk

zuhatza

Ur kirolak Zuhatzako uhartean

Ikusi gehiago
004 Surf Zarautzen Euskaraz

Surf Zarautzen Euskaraz

Ikusi gehiago