005 Artes Escénicas en Hondarribia eu
Eduki publikatzailea
Arte Eszenikoak Hondarribian
Arte eszenikoak eta antzerkia, lantegiak, adierazpena, lip-dub, bideogintza, itsasoa eta hondartza, txangoak eta aisiako beste jarduera batzuk .
Parte-hartzailearen adina eta profila
2008 eta 2010 bitartean jaioak (biak barne).
Arte eszenikoetan edo aisialdiko jardueretan (hala nola hainbat eratako lantegi eta ibilaldietan) interesa duten gazteak. Hondarribian egingo dira jarduera horiek, eta, horrenbestez, itsas ondoan, beste jarduera batzuekin batera.
Txanda hau Gipuzkoako gazteekin batera partekatuko dute. Parte hartzaileek euskara ondo jakin behar dute.
Instalazioa eta ingurua
Hondarribiko Juan Sebastián Elcano gazte aterpetxea. Kostaldetik hurbil dago aterpetxe hau, Txingudiko badiaren gainean, ingurune natural pribilegiatuan. Hirigunetik 800 metrora, eta hondartzatik 400 metrora.
Dokumentazioa
- NAN
- Osasun txartela
- Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
- EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar
Ekipamendu pertsonala
- Oinetako egokiak (kirol oinetakoak eta mendi ibilaldietarako/ibilbideetarako bestelako oinetakoak).
- Arropa erosoa eta zaharra (zikindu daitekeena), berotzen duena (galtza motzak, kamisetak, arazorik gabe zikin daitekeen txandala, jertse edo izerditakoren bat...)
- Eszenaratzeetarako arropa beltza (kamisetak, elastikoak, txandalaren prakak...).
- Bainujantzia, igerileku edo hondartzarako eskuoihala, eguzkitarako krema, txapela, txankletak, azpiko arropak, lo egiteko arropa eta norbera garbitzeko produktuak.
- Txangoetarako motxila txikia. Ez dute lo zakurik eraman behar
- Kantinplora
- Linterna
PLAZAK
7 - EUSKARAZ
EGITEKO DATAK
Uztailaren 23tik abuztuaren 1era