Eduki publikatzailea

Alquezar Guara

Alquezar- Guara

Jarduerak: mendiko kiroletan hasteko tailerrak (materialaren erabilera, mapak interpretatzea, orientazioa..). Rappela, mendi ibilbideak,ferratak, kanoi keitsiera,piraguak, uretako jolasak piszinan, ingurumena zaintzeko dinamikak eta jarduerak, txangoak eta aisialdiko hainbat jarduera

Parte-hartzailearen adina eta profila

2009 eta 2011 bitartean jaioak. Txanda hau Gipuzkoa eta Aragoiko gazteekin partekatuko da 

Instalazioa eta ingurua

Jarduera Alquezar herrian (Huesca) garatzen da, Sivileko mendilerroaren hegoaldeko hegalean. Kareharrizko paisaia ikusgarri batean integratuta, Alquezar Río Vero kanoiaren gainean jaioko da, Sierra y los Cañones de Guara parke naturalaren eta Río Vero parke kulturalaren parte den edertasun-ingurune basati batean.

Alquezar eskola aterpea. Alquezar (Huesca) 

https://escuelarefugioalquezar.com/

Dokumentazioa

  • NAN
  • Osasun txartela
  • Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
  • Lehenengo eguneko bazkaria eraman behar dute

Ekipamendu pertsonala

  • "Negu" eta udarako arropa eta zira edo txubaskeroa: galtza motz eta luzeak, kamisetak, sudadera....
  • Mendi ibilietarako oinetako egokiak eta ibairako oinetako egokiak (oinari eusten diotenak)
  • Azpiko arropa, galtzerdiak eta pijama
  • Norberaren garbitasunerako produktuak eta dutxarako eskuoihala eta txankletak
  • Txanoa betaurrekoak eta eguzkitako krema
  • Bainujantziak eta piszina edo eta errekarako toaila
  • Frontala eta ordezko pilak
  • Ur botila berrerabilgarria edo kantinplora (1L gutxienez)
  • Txangoetarako motxila, eskola motxila motakoa helduleku zabalekoa eta zakurako zingila
  • Lo zakua eta zerria

Mugikorra ordutegi mugatu batzuetara mugatuko da, familiari deitu ahal izateko; nolanahi ere, ez da telefono mugikorrik erabiliko jarduerak egiten diren bitartean.

 

 

HELBIDEA
Alquezar eskola Aterpea

San Gregorio,24
Alquézar (Huesca)

PLAZAK
    22
EGITEKO DATAK
    Uztailaren 1etik 10era

Beste instalazio batzuk

Zinema Solorzanon

Zinema Solorzanon

Ikusi gehiago
Porto do Son

Porto do Son

Ikusi gehiago

Sanabriako Lakua (Zamora)

Ikusi gehiago

Doneztebe (Euskaraz)

Ikusi gehiago