Albergues ZUAZA eu
Eduki publikatzailea
Zuhatzako Gazte aterpetxea
Uribarri Ganboako urtegian, 500.000 m2-ko uharte batean dago, Gasteiztik 15 kilometrora. Destino hau ezin hobea da ingurune natural batez gozatu nahi duten taldeentzat benetako kanpaleku batean bezala. 10 zelaitan banatzen da, 12na plazako egurrezko bost etxolak eta jarduerak egiteko estalpeko etxola-lantegi batek osatuak.
Aterpetxeak jangela komuna dauka; bainu eta dutxarako hiru zona komun; kirol instalazioak, hala nola, bainurako eremuak gabarra eta guzti; pilotaleku estalia; rokodromoa; pista amerikarra; eta WIFI eremua.
Kontratatutako pentsio oso bakoitzeko eskaintzen da aterpetxean bertan dagoen ur jarduera bat, ordu eta laurdenekoa. Arraunketa, piragua, pedaloi, windsurf eta optimist dira ur kirol horiek.
Aterpetxearen edukia, guztira, 400 pertsonentzat da. Gutxieneko erreserba 12 pertsonarentzat da.
HARREMANETARAKO DATUAK
Helbidea
2030 Posta kutxa Ullibarri-Gamboa. Gasteiz
Telefonoa
945299914
Posta elektronikoa
Leku interesgarriak eta ingurunea
- Eraztun berdea
- Ibilbide berdea Uribarri Ganboako urtegitik, 45 kilometro baino gehiagorekin oinez edo bizikletaz ibiltzeko
- Garaioko parkea
- Elgeko mendilerroa