Eduki publikatzailea

Barria

Barriako gazte aterpetxea

Barriako aterpetxea monasterio zistertarra izan zen eta gazte aterpetxe modura zaharberritu zen, kanpoko fatxadan eta barruko egituran monasterioaren estetika gordez. Behin eta berriz egin diren moldaketei esker, taldeak eta aterpekideak bertan ostatu hartzeko beharrezko diren erosotasun guztiak eskaintzen ditu.

 

Baditu berdegune handiak, bilera edo jarduera gelak arbela elektroniko edo kainoi proiektatzailearekin, WIFIa, kirol zelaiak, espazio berdea (baratze ekologikoa, oilategia eta eguzki sukaldea dituena), kirolak txikientzat eta igerilekua ekainaren 15etik irailaren 15era.

 

Guztira, 150 plaza dauzka: 70 plaza banatuta 4, 7 eta 8 lagunentzako logeletan; eta 80 plaza, 20 lagunentzako lau gela handitan kanpoko bainugelekin.

 

Conoce el albergue

BARRUALDEA

 

KANPOKO ALDEA

 

 

HARREMANETARAKO DATUAK

Helbidea

Kokapena  01208 Barria

Telefonoa

Kontaktua   945 317132 

Posta elektronikoa

Posta elektronikoa   barria@araba.eus  

Erreserbak

Egutegia   945 181988

 

Egin zure erreserba

 

Leku interesgarriak eta ingurunea
  • Donejakue Bidea, aterpetxetik 3 kilometrora.
  • GR-25, aterpetxeko atean bertan
  • Eskalada Eginon
  • Aizkorri Aratz  Parke naturala (Araian kokaturiko Parketxea)
  • Elgeako mendilerroa
  • Ibilbide berdea Uribarri Ganboako urtegitik, 45 kilometro baino gehiagorekin oinez edo bizikletaz ibiltzeko
  • Mendi, zikloturismo eta BTT ibilaldiak

Beste aterpetxe batzuk

Albergue ESPEJO

Espejo

Espejoko gazte aterpetxea

Ikusi gehiago
Albergue Zuhatza

Zuhatza

Zuhatzako Gazte aterpetxea

Ikusi gehiago