Eduki publikatzailea

Barria Abentura

Barria Abentura

Igerilekua, lantegiak, txango eta irteerak, kirol eta abentura jarduerak (eskalada, tirolina), baratzezaintzaren hastapenak, arroila jaitsiera eta/edo espeleologia.

Parte-hartzailearen adina eta profila

2010 eta 2012 bitartean jaioak (bi urte horiek barne) Bikaina da beste leku batzuetako gazteak natura ingurunean ezagutu nahi dituzten gazteentzat eta abentura kirolak egin nahi dituztenentzat.

Txanda hau Madril, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leongo gazteekin partekatuko da. 

Instalazioa eta ingurua

Barriako aterpetxea Urkilla mendiaren oinetan dago, Gasteiztik 25 kilometrora. Monasterio izandako eraikin hau aterpetxe izateko birgaitu zen, eta jardueretarako eremu zabala, baratza eta igerilekua dauzka.

Dokumentazioa

  • NAN
  • Osasun txartela
  • Medikamentuak/beste batzuk
  • Botika espezifikoak (tratamendu medikoan egonez gero)
  • EZ dute lehenengo egunerako bazkaririk eraman behar

Ekipamendu pertsonala

  • Lo zakua
  • Arropa erosoa (praka motzak, kamisetak sudaderak, txubaskeroa...)
  • Barruko arropa, galtzerdiak eta pijama
  • Kirol oinetako erosoak eta oinetako egokiak mendi martxetarako. Orkatilera eusten dioten txanklak ur ekintzetarako
  • Bainujantziak, piszinarako eskuoihala eta piszinarako txanoa. Txankletak
  • Norberaren garbitasunerako tresnak eta dutxarako eskuoihala
  • Txanoa eta guzkitarako krema
  • Ur botila berrerabilgarria
  • Linterna eta ordezko pilak
  • Txangoetarako motxila
  • Betaurrekoak erabiltzen dituzten parte hartzaileentzat: konmegarria da zoka edo betaurrekoak eusteko goma eramatea abentura ekintzetarako

Mugikorarren erabilera mugatua egongo da eta baimendutako denboran baino ezingo da erabili

 

 

 

HELBIDEA

01208 Barria-Narbaiza
Araba

PLAZAK
    15
EGITEKO DATAK
   Abuztuaren 1etik 11ra

Beste instalazio batzuk

zuhatza

Ur kirolak Zuhatzako uhartean

Ikusi gehiago
004 Surf Zarautzen (Euskaraz)

Surf Zarautzen Euskaraz

Ikusi gehiago