prestamo prueba
CAB prestamo
Materialen mailegua
Eduki publikatzailea
prestamo de material eu Duplicate 2
Materialaren mailegua
Kanpatzeko materiala Arabako Lurralde Historikoko gazte elkarteen eskura ipintzen da.
Material hori erabiltzeko aldia uda aldea izango da (maiatzetik irailera bitartean) eta eskaera egiteko epea maiatzaren 15etik ekainaren 14ra arte izango da. Eskabideak helbide elektroniko honetara bidaliko dira: ifj@araba.eus.
Material horren erabilera egokia ziurtatzeko, elkartea eta eskaeraren xedea den jarduera adierazi behar dira, eta dagoen materiala ongi erabiliko dela bermatzen duen fidantza bat jarri.
Butano sukaldeak
Info +Butano sukaldeak, 2 eta 3 sukoak
Altzairu herdoilgaitzen gainean
Pisuak: 45 eta 55 kg, hurrenez hurren.
Butano botilak ez daude sartuta
Gasezko hozkailu eramangarria
Info +Funtzionamendua: butanoa, korronte alternoa eta korronte zuzena
Pisua: 16 kg
Neurriak: 50x50x50 cm
Edukiera: 41l
Hotza: -20º
Lurrean jartzeko suarka
Info +Koroa bateko suarka
ltzairu herdolgaitzez eraikia
Segurtasun balbula termoparrarekikoa
Erregailua, unitate1, 230 mm-koa
Neurriak: 425:425:520 mm
Potentzia: 5500 kcal/h
Bi koroako suarka
Altzairu herdolgaitzez eraikia
Segurtasun balbula termoparrarekikoa
Erregailua, unitate 1, 260 mm-koa
Erregailua, unitate 1, 150 mm-koa
Neurriak 600:600:520 mm
Potentzia 10000 kcal/h
Multzo elektrogenoa
Info +Elektrogeneradore eramangarriak
4 gurpil ditu garraiatzeko
Autonomia: 4 ordu
Potentzia: 2.000 W
Biltegi dendak
Info +Biltegi eta jantokirako dendak
Neurriak: 6x3 m, 2,50 metroko aterpearekin
3 metro luzeko piezak (16 barra)
Kabilak, sokak
2 eltxo sare
Olana urdina, zorurik gabe
Denda irekiak (elkarri atxikitzeko aukera), itxiak (ateak alboetan)
Dendak kanadarrak
Info +5 eta 6 lekukoak
Kotoizkoak
PVCzko zorua
Pisua: 18 kg
Neurriak: 270x240x190 cm.
Igloo dendak
Info +4 eta 6 lekukoak
Pisua, gutxi gorabehera: 8 eta 12 kg
Materialak: nylona eta beira zuntza
Tunel txikia
Info +Biltegi denda
Neurriak: 3x4 m
Erradioa: 1,5 m
4 arku, arku arteko bereizleekin
6+6 kabila
2 ate
Eltxo sareak alboetan
Olana urdina
Lotu gabeko zoru horia, 6 kabila txikirekin
Tunel handia
Info +Biltegi edo lo egiteko denda
Neurriak: 6x 5,40 m
Erradioa: 3 m
Piezak: 2,70 eta 3 metroak.
3 arku
3 pieza arku bakoitzeko (3 m), arku arteko bereizleekin.
4, 2,65 metrokoak, eta, 3, 2,70 metrokoak.
6 kabila
Sarrerako atea, 3 metrokoa
Eltxo sarea sakonean
Olana urdina, zorurik gabe
Fianza préstamo de material EUS
Fidantza
Materiala | Ezaugarriak | Fidantza |
---|---|---|
Kanadar denda | 5-6 plaza | 70 € |
Kanadar denda | 8 plaza | 70 € |
Igloo denda | 4-5 plazas | 70 € |
Tunel denda | 5x3 m | 100 € |
Biltoki denda | 6x3 m + 6x2 m | 100 € |
Tunel biltoki denda | 6x6 | 130 € |
Gas hozkailu eramankorra | 100 € | |
Ekipo elektrogenoa | 2.000-1.600W | 130 € |
Gas sukaldea | 2-3 sutoki | 130 € |
Lurrean jartzeko suarka | sutoki bakarra | 100 € |
Normativa préstamo de material EUS
Araudia
Xedea
Gazteriaren Foru Erakundearen kanpaldi materiala aldi baterako lagatzeko baldintzak arautzen ditu arau honek.
Erabiltzaileak
Lurraldeko gazteentzako udako jarduerak antolatzen dituzten Arabako Lurralde Historikoko elkarteek jaso ahalko dute material hori, lehentasun hauen arabera:
a) Gazte edo Aisialdiko elkarteak, sortu berriak.
b) Gazte edo Aisialdiko elkarteak, euren materiala ustekabean (su, uholde, lapurreta…) galdu dutenak.
c) Gazte edo Aisialdiko elkarteak.
d) Gazteei zerbitzuak ematen dizkieten erakundeak.
Prozedura
Mailegua egin ahal izateko, eskabidea bete eta jardueraren jakinarazpena aurkeztu beharko da, kanpaldia bada. Beste jarduera batzuetarako, egitaraua aurkeztuko da. Eskaerak aztertu ondoren, GFEk eskaera ebatzi eta, aldekoa izanez gero, taldearekin jarriko da harremanetan materiala lagatzeko inprimakia bete dadin. Fidantzaren ordainagiria aurkeztu ondoren emango da egiaztatutako materiala.
Baldintza orokorrak
- GFErengandik jasotako materiala taldeak eskatutako xederako erabiliko da eta kasuan-kasuan finkatzen diren baldintzetan.
- Materiala galdu, lapurtu edo beste edozein kalte gertatuz gero, berehala jakinaraziko zaio GFEri, salaketa agiria eta txostena aurkeztuta, lapurreta izan bada.
- Materiala arrazio justifikaturik gabe berandu itzultzeak fidantzaren zenbateko osoa edo zati bat galtzea ekarriko du.
- Dena delakoagatik, materiala anomaliaren batekin itzultzen bada, idatziz jakinaraziko zaio biltegiko pertsonari. Fidantzak lagatako materialean egindako edozein kalteri erantzuteko balioko du.
- Materiala garbi itzuliko da, bestela, fidantzatik hura garbitzeko beharrezkoa den dirua kenduko da.
- Fidantza edo gainerako zatia (konponketak-garbiketa), gehienez ere hiru hilabeteko epearen barruan itzuliko da, taldeak konpromiso guztiak betetzen dituenetik kontatzen hasita.
- Materiala gaizki erabiltzen bada baina kalterik eragiten ez bazaio, hurrengo urtean materiala mailegatu ala ez aztertuko du GFEk.
- Kalteen zenbatekoak gordailututako fidantzarena gainditzen badu, GFEk aldea itzultzeko espedientea hasiko du. Espediente hori ebazten ez den bitartean, eragindako erakundeak ez du eskubiderik izango berriro mailegatzeko.