Kampamentuetarako gomendioak
Recomendaciones campamentos eu
Kanpamentuetarako gomendioak
KONTSUMORAKO URAK
Kanpamentu jarduera garatuko duten eremuko horniduren kontsumoko uraren osasun egoerari buruzko informazioa EAEko Kontsumoko Uren Informazio Sisteman (EKUIS) eskuragarri dago herritarrentzat. Informazio hori Osasun Sailaren web-orrian kontsulta daiteke.
Kontuan izan behar da banaketa-sareari lotu gabeko iturri publikoak egon daitezkeela herrietan, bai eta mendiko iturburuak ere, osasun-bermerik ez dutenak; beraz, gomendagarria da horiek kontsumorako uretarako ez erabiltzea.
Ura udalaren hornidura sare seguru batetik ez badator, LIXIBA KOMERTZIALEZKO TANTA batzuk botaz desinfektatuko da, 1. Taulan (behean) azaltzen denez, desinfektatu behar den ur bolumenaren arabera. (Lixiba horien etiketan “EDATEKO URA DESINFEKTATZEKO EGOKIA” dakar, eta ez dute detergenterik ez gehigarririk eduki behar). Irakurri ere: Kontsumo ura kloratzeko gomendioei buruz.
ELIKAGAIAK
Elikagaiak manipulatzen dituzten pertsona guztiek sukaldaritza jardueran aritzeko prestakuntza egokia izango dute eta elikagaiak manipulatu aurretik, ahalik eta higiene handiena izango dute, eskuak garbituz eta azazkalak xaboiarekin eskuilatuz.
Janari-erabilpena modu higienikoan egingo da. Prestatutako jakiek eta jaki gordinek edo lehengaiek ezin dute elkar ukitu, ez dezaten elkar kutsatu.
Jaki galkorrak (haragia, arraina, esnekiak,...) hotz mantentzeko tresna egokirik ez badago, erosketak egunero egin behar dira, eta janaria prestatzen denetik jaten denera arte ahalik eta denborarik laburrena igaro behar da.
Ez da elikagai arriskutsurik kontsumituko (kremak, maionesak, entsaladillak), eta debekatuta egongo da arrautzak elaboratzean, salbu eta produktuaren erdigunean gutxienez 70º C-tan tratamendu termikoa egiten bazaie eta berehala kontsumitzeko erabiltzen badira, hala nola arrautza frijituak, tortillak edo bestelako prestakinak.
Elikagaiak prestatu eta BEREHALA jan behar dira. Ezin dira hondarrak gorde beranduago janari gehiago prestatzeko.
Gordinik jaten diren produktuak (barazkiak, frutak, ortuariak) ondo garbitu behar dira. Gero, lixiba tanta batzuk dauzkan uretan sartu behar dira (lixibaren proportzioak 2. KOADROAN adierazten dira). Kontzentrazio horiek baxera, lanerako gainaldeak eta sukaldeko bestelako tresnak ere desinfektatzeko erabil daitezke, horiek beti garbi eta egoera onean mantendu behar dira-eta.
ZABORRA BOTATZEA
Janari hondarrak, plastikoak eta kartoiak ITXITAKO edukiontzietan sartutako dira, eta egunero eramango dira inguruko ohiko zabor-bilketako gunera.
ISURIAK
Ur grisak (sukaldea, harraskak eta dutxak): ur horiek gutxieneko tratamendu bat behar dute isuri aurretik. Ur horietarako gutxieneko tratamendua aurretiazko arbastatzea edo baheketa, koipea bereiztea.
Nolanahi ere, eta aipatutako guztiaren aurretik, abiapuntutzat hartuko da hondakin solidoen eta erabilitako koipeen kudeaketa egokia egitea, halako ahalik eta gutxien egon dadin tratatu beharreko uren lerroan. Erabili ondoren, eskuetako higiene egokia eta zehatza egitea beharrezkoa da.
KAKA BOTATZEA (Gizakien kaka)
Aukeratzen den lekua kanpalekutik eta jendea dagoen bestelako lekuetatik urrun egon behar da. Kontuan izan behar da era berean ibaira, errekara, putzura, ura hartzen den lekuetara, eta abar dagoen distantzia. Komun kimikoak erabiliko dira, eta horietako likidoak hurbilen dagoen bilketagunera eramango dira; edo, bestela, zuloak egingo dira (letrinak) eta, gero, lur, hosto edo antzeko materialen geruza batez estaliko dira.
GASTROENTERITISA JAKINARAZTEA (BEHERAKOA EDOTA GORAKOA)
Taldeko bi lagunek edo gehiagok arazo gastrointestinalik badute (gorakoa edota beherakoa), kanpaldiaren lekutik gertuen dagoen herriko osasun-langileekin harremanetan jarriko da, eta hark emandako gomendioen arabera jardungo da.
Hurbilen dagoen osasun-zentroari buruzko informazioa kontsulta daiteke.
Gaixoak beherakoa badu eta ohiko sendabideekin ez bazaio kentzen, osasun agintariekin lehenbailehen jarriko gara harremanetan.
Bereziki aipatu beharrekoak dira janari-erabiltzaileek, “sukaldeko arduradunek”, dituzten gastroenteritis kasuak. Gainontzekoek bezala jokatu behar dute sendatzeko, baina gainera, aldi batez janaria erabiltzeari edota prestatzeari utzi beharko diote.
BAINATZEKO LEKUAK
Bainatzeko, kanpalekutik hurbilen dauden igerilekuak erabiltzea da onena. Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren sailkapenaren arabera, Araban bainatzeko zona kontinental bakarrak hauek dira: Landa, Garaio eta Zuhatzako Irla. Izan ere, gune horiek zainduta daude, eta hondartzaren ingurua nahiz uraren kalitatea kontrolatzen dira, bainu-sasoian astean behin analisiak eginez.
Halere, erabiliz gero, kontuan izan behar da zona hori inguruko herrien ur beltzen irteeratik ibaian gora egotea.
SUAK
Arabako Foru Aldundiak horren inguruan argitara ematen duen ordenantza betetzea.
Gomendagarria da kanpamentuetarako egokitzen diren sukaldeetan ITZALGAILU BAT EDO BI izatea.
Kontsumo urak kloratzeko gomendioa
1. taula
Edateko ura etxean kloratzea
Lixiba batzuen etiketan, “EDATEKO UDA DESINFEKTATZEKO EGOKIA” dakar. Bada, honelako lixibak edan nahi dugun urari bota ahal dizkiogu, kloroaren bidez ura desinfektatzeko. Proportzio hauek erabili behar ditugu, hasierako kontzentrazioaren arabera.
Kloroaren kontzentrazioa (Datu hau jendeari saltzeko ontzietan ageri da) | DESINFEKTATU BEHARREKO UR-KANTITATEA | |||
2 litro | 10 litro | 200 litro | 1 m3 | |
20g. kloro, litro 1 lixibatan 40g. kloro, litro 1 lixibatan | 4 tanta 2 tanta | 1 c.c. 10 tanta | 20 c.c. 10 c.c. | 100 c. c. 50 c.c. |
Urari lixiba bota ondoren, ondo mugitu behar da. Hogeita hamar minutuz gutxienez, egonean utzi. Orain edateko edo etxeko beste erabilera batzuetarako (eskuak garbitzeko, hortzak garbitzeko etab.) egokia da.
2. taula
Gordinik jaten diren zenbait elikagai desinfektatzeko ura etxean kloratzea: ortuariak eta lurrazalean landatzen diren fruituak (letxuga, eskarola, tomatea, marrubia, eta abar).
Gordin jaten diren elikagai horiek desinfektatzeko urari bota behar zaion lixiba kopurua, lixibaren hasierako kontzentrazioaren arabera.
Kloroaren kontzentrazioa (Datu hau jendeari saltzeko ontzietan ageri da) | KLORATU BEHARREKO UR KOPURUA | ||
2 litro | 4 litro | 8 litro | |
20 g. kloro, litro 1 lixibatan 40 g. kloro, litro 1 lixibatan | 1 c.c. 10 tanta | 2 c.c 1 c.c. | 4 c.c. 2 c.c. |
Urari lixiba bota ondoren, ondo mugitu behar da. Elikagaiak nahasketa honetan sartu behar dira, gutxienez ordu erdiz.
Epe hori bukatutakoan, irakindako uretan edo lixibaz kloratutako uretan (1. taulan azaldutako proportzioan) garbituko dira.
OHARRA: Informazio gehiago nahi izanez gero:
- Santiago kalea 11 – Tel.: 945 01 71 85 / 945 01 71 73
- Zuzeneko kontaktua: saaraba@euskadi.eus