Irisgarritasuna
Accesibilidad eu
Irisgarritasuna
Webguneko irisgarritasunak informazioa eta hainbat eratako edukiak eskuratzeko bide ematen du, oztopo fisikoak nahiz teknikoak nabarmen murrizten dituelako.
Azken urteotan, arau multzo bat koordinatzeko hainbat ekimen sortu dira, webguneko irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Horien guztien artean, nabarmentzekoa da Web Accessibility Initiative (WAI), World Wide Web Consortium (W3C) delakoaren osagai dena. Antolakunde horrek Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 1.0 garatu du, webguneko edukia ezindutako pertsonentzat irisgarri bihurtzeko helburua duena.
Horrengatik, Gazteriaren Foru Erakundearen webgune instituzionalaren helburu nagusietako bat hau da: erabiltzaile guztiak atari honen edukietan zehar nabigatu ahal izatea sartzeko eragozpenik gabe, edozein ezintasun fisiko edo tekniko gorabehera.
Helburu horrekin, atari honen funtzionalitate desberdinak aztertu dira, erabiltzaileak trebetasun handiagoz eduki guztiak eskuratu ahal izateko. Garrantzitsuenetan, hauek nabarmentzen dira:
- Erabiltzen den HTMLI eta CSS kodea gramatika formaletara egokitzen da edukiak nabigatzaile desberdinetan ongi bistaratzea bermatzeko.
- Atariaren ezaugarri bisualak (letra mota, tamaina, letraren eta atzeko planoaren kolorea, etab.) estilo orriaren bidez zehazten dira, erabiltzaileak testua bere hobespenetara moldatu ahal izateko.
- Kontuan hartu dira webgunearen egitura eta osaera semantikoa. Horiengatik, txantiloi desberdinen edukia antolatzerakoan kontuan hartu dira ataletako idazpuruak, zerrendak eta webgunearen ulermen orokorrerako laguntzen duten elementu guztiak.
- Webgunean erabilitako multimedia edukietarako aukerak eskaini dira (bideoa, flash, audioa, etab.)