Eduki publikatzailea

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak


DATA
2026-08-25

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.





Euskera ikasteko dirulaguntzak


IRAGARLEA
Langraiz Okako Udala
DATA
2026-10-01
Euskara Ikasteko dirulaguntzak

Baldintzak:

1) 16 urtetik gorakoa izatea. 2025/2026 ikasturtean adin hori betetzen bada, data horren ondorengo aldirako soilik jaso ahal izango da dirulaguntza. 2) Iruña Okako udalerrian erroldatuta egotea ikasturtea hasi baino urtebete lehenagotik eta ikasturteak irauten duen bitartean. 3) HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) onartutako ikastegiren batean matrikulatuta egotea 4) Aurrez aurreko ikastaroko eskola-orduen ehuneko 80ra gutxienez joatea edo ikastaroaren % 80 gutxienez online modalitatean edo autoikaskuntzan beteta izatea. 5) Aukeratzen den ikastaroa HABEk homologatu beharko du. 6) Maila gainditzea edo maila egiaztatzea.

2025/2026 ikasturtean euskara udalerritik kanpo ikasteko laguntzak, udako ikastaroak eta barnetegiak barne (joan-etorrien, mantenuaren eta ostatuaren gastuak kanpo geratzen dira, barnetegien kasuan) eta online egindako ikastaroak edo euskararen autoikaskuntza barne.

Informazio gehiago

Langraiz Okako Udala - Parque Lehendakari J.A.Agirre, 1 -  01230 Nanclares de la Oca/ Langraiz Oka

Tel. 945371064 www.irunadeoca.com

www.irunadeoca.com

01/10/2026


Euskara ikasteko bekak


IRAGARLEA
Asparrenako Udala
DATA
2026-10-31
Euskara Ikasteko dirulaguntzak

Baldintzak:

Asparrena udalerrian erroldatutako pertsonak

a) Izena ematean 16 urte baino gehiago izatea. b) Ikastaroak 2025-26 ikasturtearen barruan egindakoak izan beharko dira. 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako ikastegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea. d) Barnetegiren bat eginez gero, aurreko baldintza betetzea. Ostatua eta manutentzia. e) Hautatutako ikastaroak helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko curriculumaren maila bat gutxienez emango dela bermatu beharko du. f) Ikastarora gutxienez ehuneko 80 joango dela bermatzea edo, hala badagokio, ikastaroko errendimendua egokia izan dela ziurtatzea. g) Euskara ikasteko beste dirulaguntza batzuk eskatzea (Merkataritza Ganberari, HABEri...), horretarako aukera izanez gero.

Xedea:

Euskara ikasteko ikastaroen bidez euskara ikasteko banakako laguntzak arautzea.

Informazio gehiago

Asparrenako Udala - Plaza Herriko enparantza, 1  - 01250 Araia  - Tel. 945304006 - www.asparrena.eus

 

administracion@asparrena.eus

31/10/2026


Euskara ikasteko bekak


IRAGARLEA
Arraia-Maeztuko Udala
DATA
2026-11-30
Euskara Ikasteko dirulaguntzak

Baldintzak:

a) Izena ematean 16 urtetik gorakoa izatea.

b) Helduen Alfabetatze eta Euskalduntze Erakundeak (HABE) aitortutako ikastegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea, edo, hala badagokio, eskualdeko erakunde publikoek antolatuta.

c) Ehuneko 80ra edo gehiagora bertaratu dela egiaztatzea, edo matrikulatuta dagoen kurtso edo kurtsoak gainditu izana.

Edukia:

2025tik 2026ra bitarteko urrian euskara ikasten laguntzea, udako ikastaroak eta barnetegiak barne. (Kanpoan geratzen dira lekualdaketa-, mantenu- eta ostatu-gastuak barneratuen kasuan).

Informazio gehiago

Arraia-Maeztuko Udala - Estación 13 01120 Maeztu / Maestu - Tel. 945410033 www.arraia-maeztu.eus

aarraia@ayto.araba.eus

31/11/2026




Lana


DATA
2026-08-24

Hemen aurkituko dituzu  azken lan-eskaintzak

Whatsapp bidez jasotzeko, 670281700 zenbakira idatzi










Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jarduerak

Aisialdiko jardueren erantzunkisunpeko adierazpena

Euskadin adingabeentzako, aisialdi hezitzaileko eta denbora libreko jarduerak eskolaz kanpoko aldian antolatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, hala nola:

  • Kanpaldi
  • Kanpaldi ibiltaria, martxa bolantea edo ibilbidea
  • boluntariotzako eremuak
  • Koloniak / Udaleku irekiak

Jardueraren erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute jardueraren iraupena ondoz ondoko 4 egunekoa edo gehiagokoa bada edo gaua 3 gauekoa edo gehiagokoa bada.

Erantzukizunpeko adierazpena jarduera hasi baino hilabete lehenago egin behar zaio jarduera egiten den lurraldeko foru-aldundiari:

Jarduera hauek, 112/2026 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, aisia hezigarriko eta aisialdiko jarduerei buruzkoa eta Gazteen 2/2022 Legeak arautzen ditu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Aisialdiko begirale eta zuzendaritza tituluak edo baliokideak. Nahitaezkoa da 2 begirale egotea edozein jardueran, horietako bat zuzendaria izan daiteke. 21 parte-hartzaile aurrera, begirale bat gehituko zaio10 parte-hartzaileko(2026an % 60ko tituluduna izan beharko da, 2027an % 70ekoa eta 2028an % 80koa)
  • Erantzukizun zibileko aseguru polizaren ziurtagiria eta azken ordainketaren egiaztagiria.

Betebeharrak

Erakundeak honako hauek dituela adierazi behar du:

  • Guraso edo tutoreen baimena.
  • Jarduera egiteko lursail edo instalazioaren titularraren baimena.
  • Lursailaren udalaren aldeko txostena.
  • URAren baimenak (hala dagokionean).
  • Elikagaiak manipulatzen dituzten langileen prestakuntza egiaztagiria (lan hauetaz arduratzen diren pertsonentzat).
  • Lehen sorospenetan ezagutzak dituzten langileak.
  • Adingabeen osasun txartel indibiduala.
  • Autobabes planak edo simulakroak.
  • Langileen sexu delituen ziurtagiri negatiboa.
  • Babes ordazkari bat izatea.

Aldaketak / Ezeztapenak

Aldaketak edo ekintza bertan behera utzi nahi izanez gero, erantsi dokumentu bat Nire Karpeta bidez hasierako espedientean.

 

Gai honekin lotutako edozein zalantza izanez gero, deitu 945 180 423 / 945 180 283 / 945 180 189 telefonoetara goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte edo idatzi astialdi-informazioa@euskadi.eus posta elektronikora.

Aisialdiko hezkuntza-jarduerak

 

Aisialdiko hezkuntza-jarduerak