Breadcrumb

Formacion tiempo libre EU

Formacion

AISIALDIKO PRESTAKUNTZA

Aisialdiko begirale eta zuzendari titulazioak ezinbestekoak dira adingabeko neska-mutilekin aisia jarduera hezitzaileak egiteko.

Prestakuntza hori haur eta gazteen aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskoletan ematen da.

 


 

HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA JARDUEREN BEGIRALEA

 

Prestakuntzarako helburuak

 

a) Begiralearen eredua osatzea honako jarrera hauek kontuan izanik: heziketarekin berarekin koherentzia izatea, zerbitzua, prest egotea, ingurua ondo ezagutzea eta inguruarekin harreman zuzena izatea, tolerantzia, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta euskararen normalkun­tza bultzatzea, eta talde-lana.

b) Aisialdian heziketa bideratzeko planeamendua, metodologia eta pedagogia ezagutu eta bereganatzea.

c) Haur eta gazte mugimendu, talde zein elkarte baten jarduerak suspertzeko beharrezkoak diren jakintza-arloak eta baliabide tekniko zein didaktikoak ematea.

 

 

 

Prestakuntza-moduluak

Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza jardueretarako begiralearen profilari lotutako prestakun­tza modu dinamikoan eta ikasleek hezkuntza-prozesuan eraginkortasunez parte hartuta emango da, eta ondorengo moduluak barne hartuko ditu, ezartzen den ordutegi-esleipenaren arabera, genero-ikuspegia txertatzea eta hizkuntza normalkuntzaren gaia aintzat harturik:

a) Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-jarduerak (60 ordu).

b) Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).

c) Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).

d) Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (160 ordu).

 


 

HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO HEZKUNTZA JARDUEREN ZUZENDARIA

 

Prestakuntzarako helburuak

Aisialdirako heziketa-elkarte bat zuzentzeko gai izatea. Horrenbestez:

a) Aisialdirako heziketa planteamenduan sakontzea.

b) Aisialdiko zentroaren inguruko elementuak aztertzea.

c) Haur eta gazteen arazoak ezagutzea.

d) Begirale talde bat suspertzeko gai izatea.

e) Zuzendari eta dinamizatzaile lanetan hizkuntza normalkuntza eta genero-ikuspegia kontuan hartuta aritzea.

f) Aisialdiko zentro bat eta bere jarduerak kudeatu eta antolatzeko behar diren elementuak ezagutzea.

 

 

 

Prestakuntza-moduluak

a) Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu)*

b) Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu)*

c) Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-proiektuen plangintza, antolaketa, kudeaketa eta ebaluazioa; modulu honek ondorengo prestakuntza-unitateak barne hartzen ditu:

  • Haur eta gazteen aisialdiaren testuingurua gizarte-ingurunean kokatzea (50 ordu).
  • Aisialdirako hezkuntza-proiektuen programazioa, gauzatzea eta hedapena (70 ordu).

d) Aisialdiko begiraleen taldea koordinatu eta dinamizatzea (80 ordu).

e) Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak zuzendu eta koordinatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (120 ordu).

 

 

*Baliozkotu daiteke begirale ikastaroa egin bada

ARABAN BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROAK EMATEN DITUZTEN AITORTUTAKO AISIALDIKO ESKOLAK


ESCUELA DIOCESANA DE TL ATSEDEN TALDEAK

945 12 27 29

Plaza de los Desamparados, 1,

VitoriaGasteiz 01012

@escuelaatseden

escuelaatseden@gmail.com

RDURADUN ESKOLA EUSKALERRIKO ESKAUTAK ARABA

945 24 03 43

Cruz Blanca, 1 bajo, Vitoria-Gasteiz 01012

www.arduraduneskola.org

arduraduneskola@gmail.com

ESCUELA HENRY DUNANT DE CRUZ ROJA JUVENTUD

945 13 26 30

Portal de Castilla, 52, Vitoria-Gasteiz 01007

www.cruzrojaalava.es

01crj@cruzroja.es

AISIOLA BEGIRALE ESKOLA

943 36 96 37

Errotazar bidea, 126, Donostia 20018

www.zirimola.eus

aisialdia@ehi.ikastola.eus

ARABAN BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROAK ONARTUTA DITUZTEN ESKOLAK


URTXINTXA ESKOLA

944 32 04 45

Zabalbide Kalea, 26,

Bilbo 48006

www.urtxintxaeskola.org

urtxintxa@urtxintxaeskola.org

FUNDACIÓN ITAKA-ESCOLAPIOS ITURRALDE ESKOLA

945 26 41 05

Federico Baraibar, 36,

Vitoria-Gasteiz 01003

www.itakaescolapios.org

vitoria@itakaescolapios.org

 

Escuelas de tiempo libre