Aisialdiko hezkuntza jarduerak - gazteria
Actividades educativas en el Tiempo Libre eu
Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jarduerak
Aisialdiko jardueren erantzunkisunpeko adierazpena
Euskadin adingabeentzako, aisialdi hezitzaileko eta denbora libreko jarduerak eskolaz kanpoko aldian antolatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, hala nola:
- Kanpaldi
- Kanpaldi ibiltaria, martxa bolantea edo ibilbidea
- boluntariotzako eremuak
- Koloniak / Udaleku irekiak
Jardueraren erantzukizunpeko adierazpena egin beharko dute jardueraren iraupena ondoz ondoko 4 egunekoa edo gehiagokoa bada edo gaua 3 gauekoa edo gehiagokoa bada.
Erantzukizunpeko adierazpena jarduera hasi baino hilabete lehenago egin behar zaio jarduera egiten den lurraldeko foru-aldundiari:
- Araba. Egoitza elektronikoaren bidez. Telefonoa: 945 181 988, korreoa: astialdiaifj@araba.eus (ez erabili jarduerak adierazteko)
- Bizkaia. Egoitza elektronikoaren bidez. Bilatzailean "eskaera orokorra" sartu behar da, eta beharrezko dokumentazioa gehitu agertzen den prozeduran. Telefonoa: 944 068 718.
- Gipuzkoa. Formulariorako sarbidea. Telefonoa: 943 112 111, korreoa: gipuzkoa@gipuzkoa.eus (ez erabili jarduerak adierazteko)
- Jarduera lurralde bat baino gehiagotan egingo bada, erantzukizunpeko adierazpena Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazioko Zuzendaritzan aurkeztu beharko da.
Jarduera hauek, 112/2026 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, aisia hezigarriko eta aisialdiko jarduerei buruzkoa eta Gazteen 2/2022 Legeak arautzen ditu.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Aisialdiko begirale eta zuzendaritza tituluak edo baliokideak. Nahitaezkoa da 2 begirale egotea edozein jardueran, horietako bat zuzendaria izan daiteke. 21 parte-hartzaile aurrera, begirale bat gehituko zaio10 parte-hartzaileko(2026an % 60ko tituluduna izan beharko da, 2027an % 70ekoa eta 2028an % 80koa)
- Erantzukizun zibileko aseguru polizaren ziurtagiria eta azken ordainketaren egiaztagiria.
Betebeharrak
Erakundeak honako hauek dituela adierazi behar du:
- Guraso edo tutoreen baimena.
- Jarduera egiteko lursail edo instalazioaren titularraren baimena.
- Lursailaren udalaren aldeko txostena.
- URAren baimenak (hala dagokionean).
- Elikagaiak manipulatzen dituzten langileen prestakuntza egiaztagiria (lan hauetaz arduratzen diren pertsonentzat).
- Lehen sorospenetan ezagutzak dituzten langileak.
- Adingabeen osasun txartel indibiduala.
- Autobabes planak edo simulakroak.
- Langileen sexu delituen ziurtagiri negatiboa.
- Babes ordazkari bat izatea.
Aldaketak / Ezeztapenak
Aldaketak edo ekintza bertan behera utzi nahi izanez gero, erantsi dokumentu bat Nire Karpeta bidez hasierako espedientean.
Gai honekin lotutako edozein zalantza izanez gero, deitu 945 180 423 / 945 180 283 / 945 180 189 telefonoetara goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte edo idatzi astialdi-informazioa@euskadi.eus posta elektronikora.

