World Press Photo 26 - gazteria
Eduki publikatzailea
World Press Photo 26
Lekua: Centro Cultural Montehermoso Kulturunea (Ur-biltegia)
Data: 2026/10/15 - 2026/11/15
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
Munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Gasteizera iritsiko da. Oraingoan, 42 istorio bisual egongo dira ikusgai, beste hainbeste kazetarirenak (10 emakume aurtengo edizioan), askotariko ikuspegi eta eduki hunkigarriekin.
Erakusketako 147 irudiak 141 herrialdetako 3.747 argazkilarik aurkeztutako 57.376 argazkien artean hautatu dituzte. Aurtengo erakusketan izango ditugun argazkien artean, giza hauskortasuna erakusten diguten kontakizun intimo eta hunkigarriak daude, zeinak, pertsonalak izan arren, balio globala baitute; bestetik, ezin ditugu ahaztu Ukraina eta Gaza, ezta Z belaunaldiak munduko hainbat lekutan egindako protestak erakusten dizkiguten irudiak ere.
Eduki publikatzailea
Azken ekitaldiak
MerkaLan 26. MerkaLan Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azoka
MerkaLan Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azoka da, enpresen eta enplegu bila dabiltzan pertsonen...
World Press Photo 26
Lekua: Centro Cultural Montehermoso Kulturunea (Ur-biltegia) Data: 2026/10/15 - 2026/11/1...
FusionArte 2026
Lekua: Alegria-Dulantzi Egunak: urriaren 4tik 25era Egitaraua: Urriak 4, 19:30. "Impurez...