Eduki publikatzailea

This is not an english class

This is not an English class

Ingelesean murgiltzea lantzeko programa da jatorrizko mailako irakasleekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle arabarrentzat. 5 eguneko egonaldiak ikasturtean zehar Espejoko aterpetxean.4 orduko jolas eskola eta lantegiak ingelesez, adinaren mailara egokituta. Ingelesez bizi.

Erabateko murgilketa eta ahozko gaitasuna garatzea

Gatz Arana langileek egindako tailerra

Baso jangarria bisitatu

Biodibertsitatea, ekosistema, konpostajea, birziklatzea

Aisialdiko beste jarduera batzuk: jokoak, lantegiak, irteerak eta gaualdiak

Helburuak

Ingelesa ikastea modu ludikoan eta trinkoan.

Ikasleak jatorrizko irakasleekin ingeles hutsean komunikatzeko gauza izatea

Egonaldia gozatzea eta ondo pasatzea

Iradokizunak

  • Ez dute dirurik eraman behar .
  • Telefono mugikorra jardueretatik kanpo erabili ahal izango dute bakarrik .
  • Ez eraman balioko gauzarik, antolatzaileak ez baitira arduratuko horiek galtzen badira .

 Ikasleek eramatea gomendatzen den materiala:

  • Oinetakoak: kirol oinetakoak eta mendiko botak
  • Dutxarako txankletak
  • Eguneroko arropak, kiroleko arropak, fraka luzeak, elastikoak, jertsea, jantzi beroak
  • Zira
  • Galtzerdiak eta barruko arropa
  • Lozakua
  • Pijama
  • Motxila txikia
  • Eskuoihala eta garbitasun pertsonalerako produktuak
  • Linterna

Izena ematea

Eskabideak web orri honetan bertan gaituko dugun formulario bat betez egingo dira. 

Programa bakoitzean sartzeko aukera gehiago sortzeko, ikastetxe bakoitzeko ikasturte bati emango zaio lehentasuna. Hala ere, bigarren aukera bat hautatu ahal izango da, plaza librerik geratzen bada kontuan hartuko dena.

Hezkuntza programa guztietan ikastetxeko irakasleek parte hartu eta lagundu behar dute. Egonaldi hori doakoa izango da irakasle batentzat, ikasgela eta programa bakoitzeko.

Izena emateko epea: 2025eko maiatzaren 5etik, 9:00etatik 31ra arte (inskripzioak iristeko hurrenkera zorrotzaren arabera kudeatuko dira)

2025-2026ko datak

2025


  • Urriak 13-17 
  • Urriak 20-24 
  • Urriak 27-31 
  • Azaroak 3-7 
  • Azaroak 10-14 
  • Azaroak 17-21 
  • Azaroak 24-28 

2026


  • Urtarrilak 12-16 
  • Urtarrilak 19-23 
  • Urtarrilak 26-30 
  • Otsailak 2-6 
  • Otsailak 9-13 
  • Otsailak 23-27 
  • Martxoak 2-6 
  • Martxoak 9-13 
  • Martxoak 23-27 
  • Apirilak 13-17 
  • Apirilak 20-24 
  • Maiatzak 4-8 
  • Maiatzak 11-15 
  • Maiatzak 18-22 
  • Maiatzak 25-29 
  • Ekainak 1-5 

ERABILITAKO INFO

Norentzat

Arabako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat

Non

Espejo

Orutegia

Egonaldi bakoitza bost egunekoak izango da (lau gau), barnetegi erregimenean, asteleheneko 10:00etatik ostiraleko 15:00ak arte

Cuota

99 €/ plaza

(Autobusa ere barne)

Beste ikastetxeen programa batzuk

Arabaz blai

Arabaz blai

Aisialdian hezteko programa da Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat

Ikusi gehiago
Ikasgelak

Ikasgelak

Programa de ocio educativo para alumnado alavés de primaria y secundaria

Ikusi gehiago
A golpe de palabra

Hitz kolpez

Hitz kolpez, genero indarkeriaren sentsibilizazio kanpaina bat da, Arabako gazteei begira

Ikusi gehiago