Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikasi eta prestatzera joateko garraiorako diru-laguntzak


IRAGARLEA
Zuiako Udala
DATA
2026-09-30

Betebeharrak:

 

Zuian erroldatutako ikasleak, gutxienez urtebeteko antzinatasuna dutenak ikasturtearen hasiera-egunetik (eta erroldatze horri etenik gabe eusten diotenak ikasturteko azken egunera arte, ikasturtea barne), unibertsitateko hezkuntza arautuan, batxilergoan eta lanbide-heziketan.

Zuian erroldatutako pertsonak, ikastaroa hasi zenetik gutxienez urtebeteko antzinatasuna dutenak (eta etenik gabe erroldatuta daudenak ikastaroaren azken egunera arte, hau barne), Zuiako Udalak sustatutako edo diruz lagundutako ikastaroak egiten dituztenak, edo

Laneratzeko asmo argia duten erakunde publikoek sustatutako ikastaroak egiten dituzten langabetuak.

Edukia:

Unibertsitate-ikasketei dagokienez, laguntza-deialdi hau unibertsitate-mailako ikasketa ofizialetara mugatzen da, karrera-amaierako proiektuak barne, bai eta musikako eta dantzako, arte dramatikoko, arte plastikoetako eta diseinuko eta kirol-arloko irakaskuntzetako goi-mailako ikasketetara ere.

Ikasketa-modalitate hauek kanpo geratzen dira:

edozein motatako masterrak, doktoregoak, gai jakin batzuetan adituak, beste prestakuntza batzuetara sartzeko prestakuntza-ikastaroak edo oposizioak eta antzekoak, ikerketa, graduondokoa eta espezializazioa eta urrutiko irakaskuntzak

Epea:

Epea 2026ko iraileko azken egun baliodunean amaituko da, udalak sustatutako edo diruz lagundutako ikastaroei dagokienean izan ezik; azken hori ikastaroa amaitzen den egunera arte luzatuko da, 2026ko abenduaren 15a baino lehen. Azken egun hori jaieguna bada, hurrengo laneguna hartuko da erreferentziatzat.

Informazio gehiago

Zuiako Udala - Plaza Ayuntamiento / Ayuntamiento Plaza 1 01130 Murgia - Tel. 945430005

zuiakoudala@ayto.araba.eus

30/09/2026

Eduki publikatzailea

Azken bekak