Eduki publikatzailea

Guztuko izan ditzakezun istorioak


Herri Inauteriak

Bazenekien...? 

 

San Prudentzio

San Prudentzio Arabako patroia da 1644. urtetik. Apirilaren 28an Arabako patroiaren jaia ospatzen da Gasteizen zein Euskal Herriko beste txoko batzuetan.

Zer dio kondairak?
San Prudentzio Armentian jaio zen VII. mendean, bakardadean bizitzea atsegin zuen eta Sorian ermitau egin zen, baina denborarekin bakardadetik munduko zaratara itzuli zen, Calahorrara, eta Tarazonan gotzain bihurtu zen. Laster gurtu zuten eskualdean. San Prudentziori martir aitorpena eman zioten 1586an.

Zer egiten da? 
Haren omenez, ospakizun jarduera ezberdinak ospatzen dira, hala nola: bezperan erretreta eta danborrada eta erromeria. Gainera, 28an Armentiako zelaian azoka, kontzertuak eta herri kirol erakustaldia egoten dira. 


Zer nabarmendu daiteke berataz?
Nabarmena izan zen haren zuhurtzia, haren karitatea, haren pobreekiko errukia eta gatazkak konpontzeko ekitatea… bakegile eta ondo gobernatzearen ospea zabaldu zen.
 

 

 

 

 

Eduki publikatzailea

Azken ekitaldiak

Eguzki Jaiak

Data: Uztailaren 31tik Abuztuaren 2ra Ordua: 12:00   Lekua: Bengolarra ( Ondat...

Aisialdiko Begirale Ikastaroa Agurainen

  Urritik apirilera. 9 asteburu Agurainen eta 3 egonaldi aterpetxean. Baldintzak 17 urte b...

Sanrokes 2026

Lekua: Laudio Data : abuztuaren 14tik 17ra eta 26tik 30era Programa