Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null 2025eko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa

2025eko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa


Helburua

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Esperientziaren iraupena : hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.

Baldintzak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • 1995. eta 2003. urteen artean jaio izana, bi urteok barne.

  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.

  • Bidaiatzen den herrialdeko txertaketa txartela egunean izatea

  • Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delitugileei buruzkorik ez baita jasotzen.

Epea: 2025/02/17

Informazio gehiago

Deialdia

Eduki publikatzailea

Azken artikuluak

2025eko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa

Helburua Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta...

Auzolandegiak

Toki desberdinetatik iritsi eta gizarte-maila desberdinetakoak diren gazteei elkarrekin bizitzeko...

Gurutze Gorriko boluntarioak.

Gurutze Gorriko boluntarioak.

Haur eta gazteei hezkuntza-laguntza emateko taldea handitzea bilatzen dute Adin nagusikoa bazara,...