Jugatx Gomez e - gazteria
Eduki publikatzailea
Jugatx Gomez
Pixka bat elkar ezagutu dezagun: esango didazu laburki nor zaren eta zertan zabiltzan gaur egun?
Nire izena Jugatx da, Amurriokoa naiz, nahiz eta Laudiorekin lotura handia izan. Amurrion bizi naiz gaur egun, baina nire lagun gehienak Laudion daude eta bizitza soziala han egiten dut.
Dantzaria eta modeloa naiz, eta aldi berean ilustratzaile bezala aritzen naiz. Gaur egun dantza klaseak ematen ditut (reggaetoi, urbano, baile moderno…) eta nire ikasleak 2 urtetik 64 urtera artekoak dira. Gehiena Bilbon ematen dut, han aritzen naiz lanean.
Ilustrazioaren munduan murgiltzen ari naiz eta adibidez, Arabako festetako kartel lehiaketa batean parte hartu nuen lehen aldiz. Javier Barrueta bilbotar ilustratzailearekin praktikak egin nituen eta hainbat proiektutan parte hartu dut berarekin, adibidez photocall-ak sortzen. Modako klaseak ere ematen ditut.
Hurrengo urtean diseinu grafikoa ikasiko dut Bilbon, eta horrekin batera ilustratzaile profesional gisa sendotu nahi dut.
Non bizi zara eta zer nabarmenduko zenituzke zure udalerri edo kuadrillatik?
Amurrion bizi da, nahiz eta Laudiokoa sentitu. Bizitza soziala Laudion egiten dut, lagunak han ditudalako. Egunerokoan, ordea, Bilbon pasatzen dut denbora gehiena, lanagatik.
Zure prestakuntza-ibilbidea: zer ikasi zenuen eta zergatik aukeratu zenuen bide hori?
Idarten ikasi du (Gasteizen) artearekiko interesa izan dut betidanik
Zein da zure egungo lan-egoera eta nola iritsi zinen horretara?
Lan desberdinak uztartzen ditut: figurinak egiten ditut, kartelak eta diseinuak saltzen ditut hainbat dendari (adibidez, “Gaurko moda” estilokoentzat), eta horretarako aurrekontuak prestatzen ditut.
Gainera, dantza klaseak ematen ditut eta ilustratzaile gisa lehiaketetan parte hartzen dut. Aurten Apila izeneko nazioarteko lehiaketara aurkeztuko naiz.
Nola mugitzen zara ikastera edo lan egitera? Zein abantaila edo desabantaila ditu horrek?
Bilbora trenez edo autobusez joaten naiz, eta Gasteizera ere autobusez. Aiaraldeko garraioak erabiltzen ditut, baina batzuetan zaila da ordutegiak eta distantziak bateratzea.
Zer espazio edo zerbitzu erabiltzen dituzu zure herrian (aisia, kultura, kirola...)?
Normalean tabernetara joaten gara, paseoak ematen ditugu eta mendira joaten gara. Batzuetan Amurrioko gaztetxera ere bai.
Ordezkatuta sentitzen zara zure herriko jarduera edo proiektuetan? Zergatik?
Askotan ez gara enteratzen egiten diren gauzez. Eta enteratzen garenean, askotan "Suin"-en bidez izaten da, hau da, sare sozialetatik edo ahoz aho.
Independizatu al zara? Zure herrian etxebizitza-eskaintza nahikoa dagoela uste duzu?
Ez, oraindik gurasoekin bizi naiz Amurrion. Ez dit axola norekin bizitzea, baina egonkortasuna nahi dut. Aiaraldean bizitzea gustatuko litzaidake, baina oso zaila da: alokairuak oso garestiak dira, eta batzuetan erostea merkeago ateratzen da. Aukera gutxi daude.
Informazio pertsonala
Izena
Jugatx Gomez
Adina
24
Data
2025/05/07
Tokia
Amurrio (Aiaraldea)