Eukene Martinez de Gereñu e - gazteria
Eduki publikatzailea
Eukene Martinez de Gereñu
Pixka bat elkar ezagutu dezagun: esango didazu laburki nor zaren eta zertan zabiltzan gaur egun?
Kaixo, Eukene naiz, Maeztukoa naiz, eta Mendialdeko Herri Kirol Kluban parte-hartzen dut. Duela 2-3 urte sortu zela, eta zortea daukagu gure entrenatzailea Maeztukoa da eta han 6 gazte inguru elkartzen gara entrenatzera. Uda da, beraz, erakustaldi eta txapelketa pilo bat ditugu, eta horrela, herri desberdinak eta landa-eremua orokorrean ezagutzen dugu.
Herri Kirolen helburua, landa eremuan lehen egiten ziren ohiturak eta kultura berreskuratzea da eta gazteei hurbiltzea da.
Non bizi zara eta zer nabarmenduko zenituzke zure udalerri edo kuadrillatik?
Nire herrian gazte asko gaude, baina espazio falta oso nabarmena dago. Dena den, jendea asko mugitzen da eta ekintza edo proiektu desberdin asko antolatzen ditugu.
Nola mugitzen zara ikastera edo lan egitera? Zein abantaila edo desabantaila ditu horrek?
Ia beti kotxez mugitzen naiz, autobusa badago, baina lanera heltzeko kotxea hartu behar dut ia beti.
Parte hartu al duzu gazte-ekimenen batean?
Nire kasua desberdina da, ze momentu honetan Tarragonan ikasi eta bizi naiz, beraz herrira udan edo jai dudanean etortzen naiz. Dena den, hemen nagoenean beti saiatzen naiz ahal dudan guztian parte hartzen eta laguntzen.
Independizatu al zara? Zure herrian etxebizitza-eskaintza nahikoa dagoela uste duzu?
Ez, eta esango nuke herrian dagoen etxebizitza eskaintza oso murriztua dela, beraz gustatuko litzaidake etorkizunean etxe gehiago eraikitzea, prezio eta baldintza duinekin.
Informazio pertsonala
Izena
Eukene Martinez de Gereñu
Adina
21
Data
2025/05/30
Tokia
Maeztu (Mendialdea)