Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ainhoa Fernandez (Zozketaren irabazlea)

Ainhoa Fernandez (Zozketaren irabazlea)

Pixka bat elkar ezagutu dezagun: esango didazu laburki nor zaren eta zertan zabiltzan gaur egun?

Kaixo, Ainhoa naiz, Zigoitiko gazte bat, 20 urte dauzkat eta zozketaren irabazlea naiz.

 

Non bizi zara eta zer nabarmenduko zenituzke zure udalerri edo kuadrillatik?

Nik herrian, adibidez Zigoitiko gaztelekuan lan egiten dut, Zigoitiko Herri Kirol taldean parte hartzen dut, ingude, harria altxatzen, eta gero ere bai Zigoitiko Oketa Dantza taldean parte-hartzen dut

 

Independizatu al zara? Zure herrian etxebizitza-eskaintza nahikoa dagoela uste duzu?

Ez, baina nire burua bai herrian kokatzen dudala, egia da ez dakidala Zigoitiko zein herritan edo,  baina etorkizun batean bai gustatuko litzaidake bertan emantzipatzea eta bertan bizitzea.

 

Zorionak zozketa irabazteagatik! Zeozer gehitu nahiko zenuke?

Bai! Eskerrik asko Lurrikarabari, azken finean, egindako zozketarengatik, eta gero ere bai diru-laguntza eta gazteen egoera gaur egun sustatzen jarraitzeagatik

Informazio pertsonala

Ainhoa Fernandez (Zozketaren Irabazlea) 
 

Izena

Ainhoa Fernandez (Zozketaren Irabazlea)

Adina

20

Data

2025/05/16

Tokia

Zigoitia (Gorbeialdea)